Ingurumena

Jaurlaritzak dio Hernanin ez dela sufre isuririk izan, makina hondatu dela

Airearen kalitatea neurtzeko gailuak astelehen goizaldean oso ezohiko kopuruak eman zituen: sufre dioxidoa 5 mikrogramotik behera egon ohi da, eta makinak zioen 1.300 ere gainditu zituela. Makina konpontzen ari direla erantzun du Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzaren airea neurtzeko atarian ikusten dira Hernaniko neurgailuaren datuak. Asteleheneko 09:00etatik aurrera ez du daturik erakusten. BERRIA
Garikoitz Goikoetxea.
2019ko maiatzaren 29a
14:01
Entzun

Astelehen goizean, maiatzaren 27an, Hernaniko (Gipuzkoa) airearen kalitatea neurtzen duen gailuetako batek —osasun etxean dago— sufre dioxido (SO2) maila kezkagarriak atzeman zituen. Normalean metro kuboko 5 mikragramotik behera neurtu ohi dira Hernaniko airean, eta onartutako mailaren barruan dago kopuru hori. Baina astelehen goizaldean 1.339 mikragramora ere iritsi zen maila hori, Jaurlaritzaren webgunean emandako datuen arabera.

Isuririk ez da izan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak argitu duenez. Haren arabera, hondatu egin da airearen kalitatea neurtzen duen makina, eta horregatik eman zituen ezohiko kopuru horiek. Izatez, astelehen goizetik ez dira ari sufre dioxidoari buruzko datuak ematen. Gobernuaren arabera, ezohiko kopuru horiek sumatu zituztenean, Hernanira joan ziren saileko teknikariak, eta orduan ohartu ziren makinaren akatsa zela. Konpontzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.