Gorpu bat aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan

Gizon batena da gorpua, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, uretan atzeman dute.

2019ko maiatzaren 29a
21:10
Entzun

Gizon baten gorpua aurkitu dute Zumaiako (Gipuzkoa) Itzurun hondartzan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. 15:40 aldera atzeman dute gorpua herritar batzuek, uretan, eta larrialdi zerbitzuei eman diete abisu. Uretatik atera dute haiek, Ertzaintza eta batzorde judiziala iritsi arte. Autopsia egitera eraman dute gorpua; ez dute datu gehiago eman.

Beasainen desagertuta zegoen gizonaren gorpua aurkitu dute

Joan den astelehenean salatu zuen familiak desagertuta zegoela 70 urteko gizona. Olaberrikoa (Gipuzkoa) zen, eta astelehenean bertan, Beasaingo Arriaran auzoko urtegian haren autoa aurkitu zuten. Han aritu dira ertzainak bilaketa lanetan, eta gaur atzeman dute gizonaren gorpua, 13:30ean.

Urpean zegoen gorpua, eta handik atera ondoren, epailearen zain geratu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.