Kolonbia

Jesus Santrich askatzeko agindu du Kolonbiako Auzitegi Gorenak

Gobernuaren iritziaren aurka, Auzitegi Gorenak argudiatu du foruduna dela FARCeko buruzagi ohia, eta hari dagokiola auzia, ez auzitegi arrunt bati.

Santrich La Picota kartzelatik ateratzen, maiatzaren 17an. Irteeran atxilotu zuten berriz. MAURICIO DUEñAS / EFE
2019ko maiatzaren 29a
21:56
Entzun

Bakerako Batzorde Bereziak ere Jesus Santrich FARCeko buruzagi ohi eta Habanako bake akordioen sinatzaileetakoa aske uzteko agindu zuen maiatzaren 15ean, eta iritzi bera agertu du gaur Kolonbiako Auzitegi Gorenak. Aske geratu orduko atxilotu zuten, ordea, narkotrafiko delituak egotzita. Kolonbiako Gobernua eta Fiskaltza Santrichen askatasunaren aurka agertu dira, baina Auzitegi Gorenaren arabera, Fiskaltzari ez dagokio halakorik erabakitzea. Izan ere, FARC alderdiarekin parlamentari da Santrich Kongresuan, eta foruduna denez, Auzitegi Gorenari dagokio hura auzipetu eta epaitzea, gaurko ebazpenaren arabera.

Bigarren atxiloketaren aurretik, bere buruaz beste egiten ere saiatu zen Santrich, Ivan Cepeda Kolonbiako senatariak adierazi zuenez, estraditatu egin behar zutela sinetsarazi ziotelako. Aurrez, 2018ko apirilean atxilotu zuten, AEBen eskariz Interpolek emandako agindu baten ondorioz.

Hiru bide ditu irekita Santrichen auziak gaur-gaurkoz. Auzitegi Gorenekoa, bata: aske uzteko agindu du gaur, foruduna dela argudiatuta. Beste bide bat, ordea, auzitegi arrunt batean dago: hark oniritzia eman zion Santrichi parlamentari kargua eteteari, Kolonbiako Kongresuak eskatu bezala. Bi auzitegien artean konpententzia lehia bat legoke, beraz. Azkenik, Bakerako Batzorde Berezia eta Fiskaltza ari dira erabakitzen Santrich AEBetara estraditatzeari buruz —estradizioaren aurka egin zuen Bakerako Batzorde Bereziak—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.