Osasuna

Eguzkitako bi krema merkatutik kentzeko eskatu du Espainiako Kontsumitzaile Elkarteak

Erakundeak ohartarazi du Isdin eta Babaria markako bi krema horiek diotena baino babes txikiagoa ematen dutela.

Haurrak eguzkitan jolasean. JON HERNAEZ FOKU
2019ko maiatzaren 30a
16:48
Entzun

Isdin Fotoprotector Pediatrics Transparent Spray SPF 50+ eta Babaria Infantil Spray Protector SPF 50+ kremak merkatutik erretiratzeko eskatu du Espainiako Kontsumitzaile Elkarteak, ohartarazita eguzkitako bi krema horiek diotena baino babes txikiagoa ematen dutela, 15ekoa Isdinen kasuan eta 30ekoa Babariarenean.

Merkatuan dauden eguzkitako hamazazpi krema aztertu ditu elkarteak, babes oso handikoak eta lurrungailuarekin guztiak. Azterketak ondorioztatu du aipatutako biek ez beste guztiek ematen dutela dioten babesa. Normalean, haurrentzako izan ohi dira babes oso handiko eguzkitako kremak.

Elkarteak gogorarazi du, halaber, arriskutsua izan daitekeela esperotakoa baino babes txikiagoa eskaintzen duen eguzkitako krema bat erabiltzea. Horrez gain, nabarmendu du ez dela beharrezkoa krema garestiena erostea babestua egoteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.