Gizartea

Behar bereziak dituzten haurren errealitatea ezagutzeko jaia

Pausoka Elkarteak, Irrien Lagunak taldeak, eta Mondragon Linguak antolatu dute jaia. Ostiralean izango da, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunearen kanpoaldean.

jarraia167074.jpg
2019ko maiatzaren 30a
12:40
Entzun

Behar bereziak dituzten haurrek jasotzen dituzten tratamenduak bizitza osorako izan ohi dira, eta garestiak. Horrek arazoak eragiten dizkie haien familiei. Horregatik, eta arazo hori ikusarazi eta gizartea kontzientziatzeko asmoz, jaialdi berezi bat egingo dute bihar, ostirala, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunearen kanpoaldean. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da, eta ikuskizunak eta haur jolasak izango dira.

Pausoka Elkartea, Irrien Lagunak eta Mondragon Lingua elkarlanean aritu dira jaialdia antolatzeko lanetan. Haren helburuetako bat da ezagutzera ematea Pausoka Elkarteak behar bereziak dituzten haurrekin eta haien familiekin egiten duen lana. Horrez gain, komunikazioaren garrantzia ere nabarmendu nahi dute, "aurreiritziak ekidin, tabuak hautsi eta gizartearen elkartasuna eta enpatia lortzeko asmoz".

Duela zazpi urte jaio zen Pausoka Elkartea behar bereziak diuzten familiei lagundu, eta haurrentzako errehabilitazio integraleko zentro bat irekitzeko asmoz. Egun bi zentro kudeatzen dituzte Gipuzkoan, Hernanin bat eta Urnietan bestea. Horietan, baina, instalazioak hobetu behar dituzte eta baita profesionalen prestakuntza eguneratu ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.