TXIRRINDULARITZA

Damiano Cima izan da azkarrena Italiako Giroan

Eguneko ihesaldian izan da italiarra, eta gai izan da esprinterrak ezustean harrapatzeko. Ez da aldaketarik izan sailkapen nagusiko lehen txirrindularien artean.

2019ko maiatzaren 30a
07:14
Entzun

Esprinterrentzako azken aukera zen gaurko etapa, baina ihes egiten utzi diote. Damiano Cimak (Nippo-Vini Fantani Faizane), Nico Denzek (Ag2r) eta Mirco Maestrik (Bardiani) makina bat egin dituzte ihesean, eta tropelak harrapatu egingo zituela zirudienean, eutsi egin dute. Azkenean, Cimarentzat izan da garaipena, Pascal Ackermannen (Bora) eta Simone Consonniren (UAE) aurretik.

Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik lehen postuetan. Richard Carapazek (Movistar) maglia arrosari eusten dio. 1.54ra dauka Vincenzo Nibali (Bahrain), 2.16ra Primoz Roglic (Jumbo Visma) eta 3.03ra Mikel Landa (Movistar). Murgiarrak 47 segundora du podiuma.

Landak bihar izango du aukera erasoa jotzeko. Izan ere, barearen ostean omen dator ekaitza, eta 19. etapak dena dauka hori hala izan dadin. Txirrindulariek 151 kilometro egingo dituzte Treviso eta San Martino di Castrozza artean. Hiru mendate igoko dituzte: San Boldo —6,5 kilometro eta %7,2— Lamon —7,4 kilometro eta %3,7ko pendiza— eta San Martino di Castrozza —13,6 kilometro eta %5,6—. Azken horretan amaituko da saioa. Erasoak espero dira oilarren artean, mendiko azken-aurreko etapa baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.