Lan gatazka

Sindikatuek ez dute funtsezko aldaketarik ikusi Kristau Eskolen proposamenean

Bilera egin dute gaur gizarte ekimeneko ikastetxe kontzertatuetako langileen ordezariek eta Kristau Eskolak, baina berritasunik ez dute antzeman langileen ordezkariek. Eskola kontzertatuen egoera aintzat ez hartzea egotzi die sindikatuei Kristau Eskolen zuzendaritzak.

Itunpeko ikastetxeetako langileen greba ELA, LAB, EILAS, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, maiatzaren 8an. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2019ko maiatzaren 30a
07:18
Entzun

Gizarte ekimeneko ikastetxe kontzertatuetako langileen ordezariek ez dute berritasun nabarmenik antzeman Kristau Eskola patronalak gaur egindako proposamenean. Aurrez egindako "ia proposamen berdina" aurkeztu dietela azaldu dute ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek, eta "benetan aurrera egiteko" moduko akordio bat proposatzeko eskatu diete Kristau Eskolako arduradunei. Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzenariak nabarmendu du lan baldintzen eta soldaten inguruan aritu direla negoziatzen, eta prest agertu da proposamen hori "lantzeko" beste bilkura batean. Ekainaren erdialdera litzateke bilera hori.

Lan Harremanetarako Kontseiluaren egoitzan bildu dira sindikatuen ordezkariak eta Kristau Eskolen arduradunak. Atzo, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin ere bildu ziren sindikatuak, baina gaurko bilerara ez dira joan Jaurlaritzakoak. "Aldarrikapenak ondo daude, baina zer neurritan erantzun daitezke eskatzen ari diren mailan, [eskola] kontzertatuen egoera ez bada hori, muga batzuk baditu?", galdetu du Ormazabalek bileraren ondoren.

Sindikatuek joan den maiatzaren 8an eta 9an egin zituzten azken greba egunak, salatu dutenez, "patronalek nahiz Hezkuntza Sailak ez dutelako inolako proposamenik egin egoera desblokeatzeko". Langileen eskariei erantzuteko moduko planteamenduak egiteko eskatu zieten patronalei, baina ELAko ordezkari Miren Zubizarretak bileraren ondoren azaldu duenez, maiatzean egindakoaren "ia berdina" izan da proposamena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.