Kirola

Erremonte txapelketa


Berria Txapelketa

Finalerdiak erabakita geratu dira Berria Txapelketan

Juanenea-Labakak, Azpiroz-Zubiriren kontra jokatuko dute eta Aldabe-Larrañagak, Ansa II-Arruarteren aurka

Berria Txapelketa dagoeneko  finalerdietara irtsi da.
Berria Txapelketa dagoeneko finalerdietara irtsi da. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2019ko maiatzak 31

Juanenea eta Labakak 35-31 irabazi zieten Segurola eta Zalduari Berria Txapelketako ligxkaren azkenengo partiduan eta emaitza horrekin finalerdiak erabakita geratu dira. Alde batetik Juanenea eta Labakak, Azpiroz eta Zubiriren aurka jokatuko dute eta bestetik, Aldabe eta Larrañagak, Ansa II eta Arruarte izango dituzte kontrario finalerdian. Partidu hauetako irabazleek finalera sailkatuko dira.

Azkenengo partiduan, A multzokoan, Seguola eta Zalduak 17an utz behar zituzten bere aurkariak sailkatu ahal izateko. Ansa II eta Arruarte sailkatuta zeuden eta finalerdietako bigarren bikotea falta zen sailkatzeko.

Juanenea eta Labakak 18 tantorekin nahikoa zuten eta inoiz ez zuten arriskuan ikusi sailkapena, nahiz eta lau tanto atzetik hasi partidua. Berdindua joan zen norgehiagoka eta 18-19tik aurrera gorriek aurrea hartu zuten behin sailkapena eskuan ikusi zutenean. Azkenengo tantoetan abantaila txikia lortu zuten eta multzoko lehenengo bezala sailkatu dira. 

B multzoan patidu bat geratzen zen jokatzeko, erabakiorra, baina Etxarri min hartuta dabil eta ezin izango du jokatu eta bera eta Agirrezabala kanporatuak geratzen dira. Honela Aldabe eta Larrañagak amaitu dute lehenengo postuan hamar punturekin, zazpi punturekin berdinduta geratu dira Azpiroz-Zubiri eta Goikoetxea V-Aizpuua III, baina bien arteko partidua Azpiroz eta Zubirik irabazi zuten eta beraz beraiena da bigarren postua eta sailkapena. Taldea Etxarri eta Agirrezabalak itxi dute bost punturekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna