Txirrindularitza

Chavesek iragan gozoa gogoratu du

Eguneko ihesaldia San Martino di Castrozzako helmugaraino eraman du kolonbiarrak. Giroa irabazteko hautagaiak elkarrekin iritsi dira.

Chaves, gaur, helmugan. ITALIAKO GIROA.
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko maiatzaren 31
10:40
Entzun

Johan Esteban Chavesek (Mitchelton) irabazi du Italiako Giroko 19. etapa. Kolonbiarra izan da indartsuena eguneko ihesaldian eta San Martino di Castrozzaraino (1.431 m., 13,3 km eta %5,7) eraman du. Helmugatik bi kilometro eta erdira atzean utzi ditu azken iheskideak, eta 2016ko Italiako Giroan bigarren izandako txirrindulariak sasoiko lehen garaipena lortu du. Iaz ere etapa bat irabazi zuen Giroan, baina Simon Yates taldekidearen eskuzabaltasunari esker izan zen. Aurtengoak beste kutsu bat izan du, berak lortu du, eta une batzuetan bere garairik onenetako irudia eman du. Sailkapen nagusiko hautagai dagokionez, elkarrekin iritsi dira eta ez da aldaketarik egon. Richard Carapaz (Movistar) da lider, Vincenzo Nibalirekiko (Bahrein) 1.54ko aldearekin. Mikel Landa (Movistar) laugarren da, 3.03rra

Giroko 19.etapa ihesaldi batek baldintzatu du. Bosgarren kilometroan osatu da 11 kideko ihesaldia, eta saiakera horrek asko lasaitu du faboritoen multzoa. Bidea egiten utzi diete, sei minutura arteko tartea izan dute eta helmugara artekoak egingo zituztela nahiko garbi zegoen. Apurka aleak galtzen joan dira, eta azken mendatean boskote bat gelditu da aurrean: Esteban Chaves (Mitchelton),

François Bidard (Ag2r), Andrea Vendrame (Androni), Amaro Antunes (CCC) eta Pieter Serry (Deceuninck-Quick Step). Chaves mugitu da gehien, agerikoa zen bera zela indartsuena, eta erasoa jo duenean inork ezin izan dio jarraitu.

Sailkapen nagusiko lehen sailkatuak 6.29ra iritsi dira. Migel Angel Lopez (Astana) lehenago mugitu da eta 44 segundo urratu die, baina ez du Bauke Mollema (Trek) bosgarren sailkatua pasa. Eraso saiakera txikiak egon dira eta Richard Carapazek ondo eutsi die Primoz Roglicen (Jumbo) erritmo aldaketei. Mikel Landak (Movistar) sailkapeneko lehen sailkatuaren mesedetan egin du lan.

19. etapa.Treviso-San Martino di Castrozza   (151 kilometro)

1. Esteban Chaves (Mitchelton) 4.01.31

2. Andrea Vendrame (Androni) 10era

3. Amaro Antunes (CCC) 12ra

4. Giovanni Carboni (Bardiani) 24ra

5. Pieter Serry (Deceuninck-Quick Step) 32ra

6. François Bidard (Ag2r) 35era

 

Sailkapen nagusia

1. Carapaz Richard (Movistar) 83:52:22

2. Nibali Vincenzo Nibali (Bahrain Merida) .54ra

3.Primoz Roglic (Jumbo-Visma) 2.16ra

4. Landa Mikel (Movistar) 3.03ra

5. Bauke Mollema (Trek) 5.07ra

6. Miguel Angel Lopez (Astana) 5.33ra

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.