Migratzaileak

Gizon bat atxilotu dute Beran, migratzaileak mugaz bestaldera eramateagatik

Guardia Zibilak errepideko kontrol atzeman du gizona. Paperik gabeko hiru pertsona migratzaile zeramatzan, eta atzerritarren eskubideen aurkako delitu bat egotzi diote. Diru truke ari zela uste dute poliziek.

Migratzaileen harrera hobetzeko eskatzeko manifestazioa, Irungo Harrera Sareak antolatuta, urtarrilean. GORKA RUBIO, FOKU
2019ko ekainaren 1a
13:06
Entzun

Beratik (Nafarroa) gertu, paperik gabeko hiru pertsona migratzailerekin Ipar Euskal Herrirako muga igarotzera zihoalakoan, Gipuzkoako herritar atxilotu du Guardia Zibilak. N121 errepideko kontrol batean gelditu dute gidaria, eta beste hiru lagunek dokumentaziorik ez zutela ikustean, haiek identifikatu eta gidariarekin zuten harremana ikertzen ari dira.

Polizien esanetan, diru truke ari zen atxilotutako gizona, eta atzerritarren eskubideen aurkako delitu bat leporatu diote. Polizia etxera eraman dute atxilotua, eta Espainiako Poliziaren Atzerriko Unitatearen esku utzi dituzte hiru migratzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.