Memoria Historikoa

Frankistek fusilatuta hil zituztenak omendu dituzte Loitiko gainean

Eskultura bat inauguratu dute Loitiko gainean (Ibargoiti, Nafarroa), 1936ko altxamendu frankistan fusilatutako herrikideen eta haien senideen omenez. Gutxienez 69 lagun hil zituzten mendatearen bi aldeetan.

Loitiko gainean egindako omenaldia. Atzealdean, gaur inauguratu duten eskultura. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2019ko ekainaren 1a
18:03
Entzun

Jesus Valenciak kantatzen du, Alto de Loiti izeneko kantuan: "Aitonarekin zihoan behin gure aita, Zangotzara gatza saltzera, horixe zen haiek eusten zituena. Loitiko gainera iristean, heriotza lantuak entzun zituzten". 1936ko altxamendu faxistaren ondoren, gutxienez 69 lagun fusilatu zituzten frankistek Loitiko gainean, Ibargoitin (Nafarroa). Gaur, eskultura bat inauguratu du gain hartan. Mikel Iriartek egindako obra da, egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.

Hildakoen ondorengo eta herritarek ez ezik, inguruko udaletako ordezkariek hartu dute parte, besteak beste. Zangotzako, Burlatako, Kasedako, Andosillako, Karkarko, Oibarko, Urraulbeitiko udalek eta memoriaren aldeko lanean ari diren hainbat elkartek antolatu dute ekitaldia, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

"Zerrendetan egon behar ez zuten pertsonak dira, hiltzaileen zerrendetan egon behar ez zutenak",  adierazi du antolatzaileetako batek. Fusilatutakoak ez ezik, haien alargunak ere omendu nahi izan dituzte, dolu egoeran ere familiak aurrera ateratzeko egindako lanagatik. "Askatasuna eta ideal batzuk defendatzeko" hil zirela oroitarazi du, gainera, Oibarko Udalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.