Ezbeharra

Bi anaia hil dira Hondarribian, itsasoan itota

Eretzinzabal izeneko itsasartean izan da ezbeharra, arratsaldean. 15:10 aldera jaso dute abisua, bain larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako, hilik zeuden biak.

jarraia167167.jpg
2019ko ekainaren 1a
08:34
Entzun

Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuek berri eman dutenez, 40 urte inguruko bi gizon hil dira itota gaur arratsaldean, Hondarribian (Gipuzkoa), Eretzin izeneko itsasartean. Anaiak ziren hildakoak. Segurtasun Sailak berri agentziei azaldu dienez, 15:10 aldera jaso dute abisua, eta esan diete bi lagun estuasunean zebiltzala inguru hartan.

Larrialdi zebitzuak joan dira lekura, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Gurutze Gorriaren bi itsasontzi, tartean. Iritsi direnerako, ordea, gorpu zeuden bi gizonak. Itsasotik lehorrera atera dituzte. Ez dute xehetasun gehiago eman oraingoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.