Katalunia eta Espainia

Espainiako Auzitegi Gorenak ez dio baimenik eman Jordi Sanchezi Felipe Borboikoaren bilera sortara joateko

Magistratuek adierazi dute JxCk arazorik gabe ordezkatu dezakeela Sanchez, talde parlamentarioak Espainiako erregearekin egitekoa duen bileran.

Jordi Sanchez JxCko parlamentari presoa, Espainiako Kongresuan, diputatu kargua hartzeko saioan, maiatzaren 21ean. BALLESTEROS, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2019ko ekainaren 3a
14:25
Entzun

Jordi Sanchezek ezin izango du Felipe Borboikoarekin bildu, erregeak talde parlamentarioekin egitekoa duen bilera sortan. JxCk Sanchez bidali nahi zuen Espainiako erregearekin biltzera, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ez dio espetxetik irteteko baimena emango. Auzitegiko magistratuen esanetan, JxCk arazorik gabe ordezka dezake Sanchez, talde parlamentarioko beste kide batekin. Zazpi parlamentari ditu JxCk. Horietako hori behin-behinean espetxeratuta daude, Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako auziarekin lotuta.

Horrez gain, Gorenak dio Sanchezen eskaria "akats formal" batengatik ere baztertzea dagokiela, salbuespenezko espetxe baimenak ez dituelako auzitegi horrek ematen, Espetxe Zuzendaritzak baizik.

JxCk aurreratu zuen Sanchezek bilerara joateko baimenik ez badu, ez duela beste inor bidaliko. ERCk ere ez du ordezkaririk bidaliko Felipe Borboikoarekin biltzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.