Kataluniako prozesu subiranista

"Berehalako bilera" eskatuko dio Torrak Sanchezi

"Errepresioa etengabekoa" dela salatu du Generalitateko buruak eta NBEko Atxiloketa Arbitrarioen Lantaldearen eskariari entzungor egitea egotzi dio Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari. Arratsaldean eskatuko du Torrak hitzordua.

Quim Torra, Generalitateko presidentea. ANDREU DALMAU, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 5a
07:44
Entzun

"Fiskaltzak esan berri digu erakunde kriminal bat garela; 70 urte baino gehiagoko kartzela zigorrak eskatu dituzte; jendea dugu erbestean; errepresioa etengabekoa da. Hau guztia konpondu beharra dago. Berehalako bilera eskatu nahi diot Sanchezi egoera honetaz hitz egiteko", esan du Quim Torra presidenteak TV3 kateari eskainitako elkarrizketa batean.

Gaur goizean egin ditu adierazpenok Generalitateko buruak, Kataluniako auziari buruzko epaiketan fiskaltzak ondorioak aurkeztu eta hurrengo egunean. Javier Zaragoza fiskalak estatu kolpetzat jo zuen atzo 2017ko erreferenduma. "[Espainiako] Konstituzioa hautsi nahi izan zuten, beharrezkoa zenean indarkeria erabiliz".

Akusazioaren ondorioa entzun eta berehala iragarri zuen Torrak berak sententziari erantzun bateratua emateko asmoa, eta horregatik abiatu zuen bilera sorta bat autodeterminazioaren alde agertu diren eragile politiko, sozial eta ekonomikoekin.

Bide batez, Generalitateko buruak gogorarazi du Espainiako Gobernuak entzungor egin diola NBEko Atxiloketa Arbitrarioen Lantaldearen aholkuei. Oriol Junqueras, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixartek aske uzteko eskatu zion lantaldeak Madrili, eta baita Katalunian gertatutakori buruzko "ikerketa independente bat" egiteko ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.