Trafikoa

Auto ilara luzeak Gipuzkoan eta Bizkaian

Bi istripu izan dira N-1ean, Tolosa parean bata eta Villabonan bestea. Lemoan, berriz, N-240 errepidea itxi behar izan dute, auto baten eta kamioi baten arteko istripua dela eta.

2019ko ekainaren 5a
10:26
Entzun

Arazoak izan dira goizean Hego Euskal Herriko errepideetan. Askok tarte luzea egin behar izan dute zain, bidea noiz zabalduko. Gipuzkoan, N-1ean eta Bizkaian N-240an auto ilara luzeak sortu dira hainbat istripuren ondorioz.

N-1ean Irungo norantzan, Villabona parean, hamabi kilometro arteko ilarak sortu dira hiru ibilgailuren arteko istripuaren ondorioz. Garabiak eraman dituzte ibilgailuak errepidetik atera eta errepidea garbitzeko. Horrez gain, N-1ean bertan baina Tolosa parean, beste isripu bat gertatu da goiz erdian, auto baten eta autobus baten artekoa. Kasu horretan ere arazoak izan dira errepidean.

Goizeko lehen orduan, berriz, Lemoan (Bizkaia) N-240 errepidea itxi behar izan dute tarte batez, kamioi baten eta auto baten arteko istripua dela eta. Kasu honetan bost kilometro inguruko ilarak sortu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.