Lana

ELAk hemezortzi enpresa salatu ditu Anoetako lanengatik

Sindikatuak azaldu duenez, kasu batzuk fiskaltzaren esku utzi ditu Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak.

Langileak lanean Anoeta berritzeko eraikuntzan, urtarrilean. JULEN APERRIBAI.
Iker Aranburu.
2019ko ekainaren 6a
07:16
Entzun

Igor San Jose ELAko eraikuntza alorreko arduradunak Donostian azaldu duenez, enpresek 200dik gora langileren dokumentazio faltsutua zuten, 250.000 euro baino gehiagoko isunak ordaindu behar izan dituzte, eta 4,5 milioi eurotik gorako zorra pilatu dute ordaindu gabeko soldatetan eta Gizarte Segurantzari pagatu gabeko kotizazioetan.

"Orain arte gertaturikoa ikusita, lasai aski esan dezakegu aurtengo udan iruzurra errepika daitekeela, neurri zuzentzaileak hartu ezean. Batez ere obraren tamaina kontuan hartzen badugu, eta horretarako beharko den pertsonalaren hazkunde nabarmenaā€¯, adierazi du San Josek.

ELAk bermeak eskatu ditu Anoetako obran "orain arte bezalako prekaritate, gehiegikeria eta iruzurrezko baldintzak errepika ez daitezen". Donostiako Udalari eta Realari eskatu diote "beste aldera ez begiratzeko", eta errudunak kanpoan ez bilatzeko. "Ez gaitezen nahasi, Anoetan gertaturikoaren benetako erantzuleak haiek dira, ez alferrik haiek hasi zuten obraren lizitazioa argi eta garbi iruzurrezko diru-baldintzenpean, miseriazko prezioetan oinarriturik".

Sindikatuak azaldu duenez, arazo nagusia lizitazioaren prezioan datza. Anoetako Kiroldegiak 50 milioi euroko aurrekontua egin zuen estadioa birmoldatzeko, baina bere kalkuluen arabera, Gipuzkoako lan ituna errespetatuz gero, kostua 70 milioi eurotik gorakoa izango litzateke.

Anoetako birmoldaketako langileek hamar eta hamabi ordu bitarteko lanaldiak izan dituztela salatu du ELAk, eta Gipuzkoako lan hitzarmenean jasotakoa baino %60 gutxiago kobratzen dutela: 5-8 euro orduko, batez beste. Gainera, ez daukate eskubiderik aparteko ordainsaririk jasotzeko, oporrak hartzeko eta kalte ordainak jasotzeko

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.