Bihar berria-n

Arraiz: “Emantzipaziorako egitasmo batek ezinbestekoa du gizarte kohesioa”

Hasier Arraizek gaur aurkeztu du Maitasun keinu bat besterik ez saiakera. BERRIAk haren elkarrizketa argitaratuko du bihar. Aurrerapena da hau.

Hasier Arraiz, gaur, Donostian. GORKA RUBIO, FOKU
enekoitz esnaola
2019ko ekainaren 6a
17:55
Entzun

Hemen, aurrerapen gisa, Hasier Arraizen esan batzuk:

- “Politikan nintzela garai latzak bizi izan genituen eta literaturak salbatu ninduen, burua pentsatzeko edo kontatzeko beste modu batean jartzen dizulako, eta horrek zeure ikuspegia zabaltzen du. Kartzelaldia irakurtzeko baliatu nuen”.

- “Zati guztiak ezinbestekoak dira istorio osoa osatzeko eta bizikidetza berria sortzeko. Garrantzitsua da ikustea gertatutakoak zer sortarazi zigun bakoitzari. Horregatik dakart Ramon Saizarbitoriak behin adierazi zuena: literaturak ez dituela gertaerak kontatu behar, horretarako historia baitago, baina konta lezakeela gertaerek eragin zigutena, sentipenak, bizipenak”.

- “Orain zintzoki esango nuke gatazkaren logika militarrak itsutu egin gintuela. Gatazkaren logikan haustura sakonak sortu ziren. Emantzipaziorako egitasmo batek ezinbestekoa du gizarte kohesioa, eta hautsitako zubiak berriro eraikitzen saiatzea dagokigu”.

- “Saiatu behar gara hegemonikoak izaten; gehiengo berriak osatu behar ditugu. Horretarako, subjektibotasun berriak sortu behar dira. Hegemonia aipatzen dudanean, ikuspegi kultural bati buruz ari naiz; hau da, Gramscik zioen bezala, jendeak kulturalki pentsatzea zentzuzkoena balio jakin batzuk izatea dela”.

- “Badago nahikoa ahalmen eta talentu. Jakin behar da hori guztia ehuntzen. Baina, lehendabizi, onartu behar dugu gizarte berri bat eraikitzeko aurreko ikuskerak jadanik ez digula balio”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.