Trafiko istripua

Motor gidari bat hil da Leintz Gatzagan

jarraia167394.jpg
2019ko ekainaren 7a
11:03
Entzun

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 36 urteko motor gidari bat hil da gaur goizeko istripu batean, auto baten kontra jota. Ezbeharra 07:10ean gertatu da, GI-627 errepidean Bergara aldera, Leintz Gatzagan (Gipuzkoa).

Ertzaintzak zehaztu duenez, istripua gertatu den inguruko aparkaleku batean atzeman dute auto gidaria. Alkoholemia eta droga probetan positibo eman duela-eta, atxilotu egin dute, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Ilarak sortu dira errepidean istripuaren eraginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.