BIHAR BERRIA-N

Azala benetan babes dezaten

Eguzkitako bi krema merkatutik kentzeko eskatu du kontsumitzaile elkarte batek, diotena baino babes txikiagoa ematen dutelakoan. Auzi horren gorabeherak bilduko ditu, bihar, Bizigiro sailak.

Gizon bat eta haur bat, hondartzan. JORGE ZAPATA / EFE
2019ko ekainaren 7a
15:10
Entzun

Isdin eta Bavaria marketako bi eguzki krema merkatutik kentzeko eskatu du kontsumitzaile elkarte batek: izan ere, ikerketa bat egin dute, eta diotena baino babes txikiagoa ematen dutela jakinarazi dute. Halako produktuen indizeaz eta eguzkitan jarri aurretik kontuan hartu beharrekoez jardungo du, bihar, Bizigiro sailak, dermatologo batekin eta kontsumitzaile elkarteko kide batekin.

Bestelako kontuak ere bilduko ditu, gainera. Gontzal Agotek, ohi bezala, datorren asteko zinema estreinaldiez jardungo du: besteak beste, Dome Karukoski zuzendariak ‘Eraztunen Jauna’ trilogiaren egile J. R. R. Tolkienen gaztaroari buruzko filma egin du, Tolkien izenekoa. Elikadura kontuei dagokienez, asteon ardoari buruzko Wine Day jardunaldia egin dute Donostiako Basque Culinary Centerren, hainbat adituren laguntzarekin.

Asteburua bertantxe da, eta planik ez dituenak pare bat proposamen ere izango ditu Bizigiro-ko orrietan. Batetik, Musikaren Eguna egingo dute Urdiñarben asteburuan, eta, bestetik, Juneren Hegoak elkartearen aldeko elkartasun eguna antolatu du Motorra elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.