Memoria historikoa

Jaurlaritzak 1.231 herritarren zantzuak topatu ditu Erorien Haranean

Gogora institutuak egindako txostenaren arabera, "gehienak" familiaren baimen barik eroan zituzten

jarraia167498.jpg
Ibai Maruri Bilbao.
2019ko ekainaren 10a
17:36
Entzun

Araba, Bizkai edo Gipuzkoan ehortzita egon eta Erorien Haranera eroandako pertsonen zerrenda osatu du Gogora institutuak; sortzez hiru herrialdeotakoak izan baina Espainian ehortzita egon eta Erorien Haranera eroandakoak ere zenbatu dituzte. Gaur bidali du txostena Eusko Legebiltzarrera. Guztira, Erorien Haranean egon daitezkeen 1.231 herritarren zantzuak topatu dituzte: 1.076 gorpuzki dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hilerrietatik ateratakoa.

Gogorak hainbat iturritatik edan du azterlana egiteko: Aranzadik 2018an egindako txostena, Espainiako Justizia Ministerioaren Erorien Haranean ehortzien inguruko errolda, Espainiako Administrazioaren Artxibo Nagusia, hiru herrialdeotako artxibo probintzialak, udal artxiboak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko hilerrietako erregistro liburuak. Guztira, 917 daude identifikatuta. Txostenaren arabera, "gehienak" familiaren baimenik gabe eroan zituzten Madrileko monumentura. Soilik 257 kasutan baieztatu ahal izan dute "nolabaiteko" baimen batekin eroan zirela. Bi kasutan familiak aurkako jarrera erakutsi zuela frogatzen duten agiriak topatu dituzte. 

Une honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamar familia ari dira euren senidearen gorpuak Erorien Haranetik atera eta Euskal Herrira ekartzeko prozedura osatzen; horietatik zazpik Gogora institutuaren laguntza jaso dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.