Kataluniako prozesu subiranista

Honela kontatu du BERRIAk epaiketaren azken saioa

Goizean defentsako abokatuek euren argudioak aurkeztu dituzte, eta akusazioen "zentzugabekeria" salatu dute. Santi Vilaren abokatua izango da azkena. 16:00etan hartuko du hitza. Jarraian, akusatuen txanda izango da. Bakoitzak gehienezko 15 minutuko tartea izango du.

Arantxa Elizegi Egilegor -

2019ko ekainak 12

*Defentsek leporatu diote fiskaltzari biolentzia ezin izan duela frogatu. Junquerasen abokatuak, berriz, matxinada eta desobedientzia "nahastea" egotzi dio fiskaltzari.

*Akusatuek hitz egin ostean, epaiaren zain geratuko da auzia. Fiskaltzak ez du jarrera aldatu lau hilabeteotan. "Estatu kolpe bat" izan zela dio, Espainiako Konstituzioa "indargabetzea" eta Kataluniaren independentzia aldarrikatzea zutela helburu akusatuek.

*Epaiketaren azken eguna izanik, manifestazioak antolatu dituzte iluntzeko 20:00etan Kataluniako hainbat herritan. Datorren astelehenean, berriz. Omnium, ANC eta Cantaires del Ponent erakundeek beste manifestazio batera deitu dute, Lleidan.

Zuzeneko kontakizuna

19:05
2019-06-12

Marchenak amaitu du saioa, eta, horrenbestez, epai zain gelditu da auzia.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:04
2019-06-12

Mundok espetxean dauden buruzagi independentistentzako askatasuna eskatu du. Adierazpen horrekin amaitu du ber hitzaldia.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:02
2019-06-12

Mundo: "Garaiz gaude konponbideak bilatzeko. Nire desioa da epaimahai honek emango duen epaiak ere ekarpena egingo diola".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:01
2019-06-12

Mundo: "Auzi politikoak auzitegietara bideratzeak kalte egiten dio politikari eta ziur ez diola onurarik ekarriko Justiziari".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:00
2019-06-12

Mundo: "Epaiketa hau politikaren porrota da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:00
2019-06-12

Carles Mundoren txanda da orain.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:00
2019-06-12

Borrasek aurreratu du Kataluniaren erabakitzeko eskubidea defendatuko duten politikari gehiago izango direla etorkizunean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:59
2019-06-12

Borrasek ziurtatu du ez berak, ez Generalitateko beste edozein kidek ezta Sanchezek, Cuixartek eta Forcadellek ere ez dutela inoiz indarkeriaren erabilera defendatu. kontrakoa, baizik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:54
2019-06-12

Borras: "Katalunia nazio bat da, naziorik gabeko estatu bat. Existitzeko bere eskubidea aldarrikatu duena".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:52
2019-06-12

Meritxell Borrasen txanda da orain.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:30
2019-06-12

Vila: "Konfiantza osoa dut Justizian eta epaimahai honetan eta espero dut konponbidearen parte izango zaretela".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:29
2019-06-12

Vila: "Berriro ere biegurutzean gaude".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:29
2019-06-12

Vilak adierazi du elkarrizketarako eta akordiorako ahaleginak izan zirela azken unera arte. "Presentismo" akatsik ez egiteko eskatu du, eta ez dadila ziurtzat jo hasieratik bilatu zela Katalunian gertatu zena.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:27
2019-06-12

Vila: "Zer gertatuko zen (irailaren) 27an bozak deitu izan balira?"

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:25
2019-06-12

Vila: "Dimititu nuen etsita nengoelako, Puigdemont presidenteak ez zuelako nahi, edo ezin zuelako bozetara deitu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:25
2019-06-12

Vilak nabarmendu du akordiorako ahaleginak porrot egin zuela "ez zirelako konfiantzarako baldintzak" bete.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:24
2019-06-12

Vila: "Ez zen zentzugabea izan pensatzea Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren artean elkarrizketa posiblea zela pentsatzea. Urkullu lehendakariak esan zuen bezala, eta artxiboek frogatzen dutenez, akordioa oso gertu egon zen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:22
2019-06-12

Vila: "Konstituzioarekiko leialtasunez jokatzeagatik, Katalunian kritikak jaso ditut".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:22
2019-06-12

Vila: "Uste dut azken legealdian, Katalunian, borondate onez jardun genuela bati. Uste dut bti jardun dudala legearekiko errespetuz".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:20
2019-06-12

Vila: "Nola iritsi ahal izan gara honaino?"

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:20
2019-06-12

Sant Vilak hartu du hitza.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:19
2019-06-12

Cuixart: "Poliziaren indarkeriak urriaren 1ean herritarrak geldirazi ez bazituen, inork pentsatzen du epai batek lortuko duela? Kataluniarrek autodeterminazio eskubidearen alde borrokatzen jarraituko dute".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:17
2019-06-12

Cuixart: "Milaka herritarrek erabaki dute ez diotela uko egingo erabakitzeko eskubideari. Nire lehentasuna ez da espetxetik irtetea, gatazka politikoa konpontzea baizik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:16
2019-06-12

Cuixartek nabarmendu du Fiskaltzak onartu duela urriaren 1ean 1.000 zauritu izan zirela. "Orain oso egokia litzateke Fiskaltzak egun horretan gertatu zena argitzen laguntzea".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:14
2019-06-12

Cuixart: "Inoiz ez gaituzte Espainiako herrien artean etsaituko. Espainiako herriak herri anai bezala sentitzen ditugu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:13
2019-06-12

Cuixart: "Beldurra alde batera uzten ez badugu, ezin izango dugu aldamenekoari entzun eta haren arrazoiak ulertu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:12
2019-06-12

Cuixart: "Auzi honetan ez dugu muinean dagoen arazoa konpondu. Etsai bat bilatzen jarraitzen dugu. Nire ustez, beldurra besterik ez da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:11
2019-06-12

Cuixart: "Arazoa ez da desobedientzia zibila, arazoa obedientzia zibila da. Itsasoak plastikoz betetzen dituen obedientzia zibila, edo errefuxiatuak itsasoan itotzen uzten dituen obedientzia zibila".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:10
2019-06-12

Cuixart: "Talde bat desobedientzia zibilaren ariketa egiten ari denean, demokraziaren alde ari da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:09
2019-06-12

Cuixart: "Protestan jarraitzera behartuta gaude, gure seme-alabek ere protestarako eskubidea izan dezaten".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:08
2019-06-12

Cuixartek mobilizazio "baketsu, zibiko eta jarraia" egitera deitu ditu kataluniarrak bere azken hitzerako txandan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:07
2019-06-12

Cuixart: "Aitortza egin nahi diet urriaren 1ean parte hartu zuten bozkatzaileei. Balioa aitortu behar zaie, ez delako erraza demokrazioaren alde mobilizatzea herritarrak jipoitzen ari direla jakina denean".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:06
2019-06-12

Cuixart: "Demokraziaren kontrako epaiketa da, guk egin duguna oinarrizko eskubideen erabilera besterik ez baita".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:05
2019-06-12

Cuixart: "Auzi hau bozgorailu ezin hobea da, era are sendoagoan salatu dezakegu estatu espainiarraren jarrera".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:04
2019-06-12

Cuixart: "Ez dago inolako damurik. Egin nuen guztia berriro egingo nuke, egin beharrekoa egin nuela pentsatzen dudalako".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:03
2019-06-12

Cuixartek adierazi du ez duela azken hitza erabiliko bere burua defendatzeko, oinarrizko eskubideen erabilera defendatzeko baizik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:03
2019-06-12

Cuixartek hitz egingo du orain.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:01
2019-06-12

Bassak adierazi du Generlitatea beti ahalegindu dela Kataluniako auzi politikoari elkarrizketaren eta akordioaren bidez irtenbidea ematen, eta beti betertu duela indarkeriaren erabilera.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:00
2019-06-12

Bassa: "Ezin genuen entzungor egin bozktzea eskatzen zuen herritarren %80aren aurrean. Desobedientzia litzateke programa batekin hauteskundeetara aurkeztu eta hura ez betetzea. Guk bete egin genuen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:59
2019-06-12

Bassa: "Kontseilari izan naizen 22 hilabetetan, borondate onez jardun dut". Herritar guztien zerbitzura jardun duela ziurtatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:58
2019-06-12

Bassa: "Leporatzen zaizkidan gertakari guztiak ukatzen ditut. Errugabea naiz. Aurkeztu diren frogetako bat bera ere ezin izan da egiaztatu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:55
2019-06-12

Bassa: "Auziak batzuetan sumindu egin nau, beste batzuetan asaldatu eta hainbatetan tristetu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:53
2019-06-12

Dolors Bassak hartuko du hitza orain.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:53
2019-06-12

Forcadell: "Espero dut frogatutako gertakariak bakarrik hartuko dituzuela kontuan epaia idazterakoan".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:53
2019-06-12

Forcadellek parlamentuko kideen zigorgabetasuna aldarrikatu du, adierazpen askatasuna bermatu dadin.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:52
2019-06-12

Forcadell: "Egia da parlamentuak hitzak libre izan behar duela defendatu dudala. Eta hala egiten jarraituko dut. Ezin dugu onartu parlamentuko mahaia organo zentsore bat bihurtzea".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:51
2019-06-12

Forcadellek salatu du Fiskaltzak gertakariek desitxuratu dituela bere akusazio idatzian, bera inkriminatzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:49
2019-06-12

Forcadell: "Badirudi azken lau hilabeteetako saioek ez dutela ezertarako balio izan. Akusazioek aukera zuten hasierako idatziak aldatzeko, gezurrezkoak diren akusazioak idatzitik kentzeko. Baina mantendu egin dira".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:48
2019-06-12

Forcadell: "Kataluniako Parlamentuko araudia bete genuen uneoro, hemendik pasa diren lekuko guztiek berretsi duten bezala".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:47
2019-06-12

Forcadell: "Fiskaltzak adierazi zuen ANCren 2015eko jarduna ez zela bere interesekoa. Ulertzen dut, beraz, Kataluniako Parlamentuko presidente gisa ari naizela epaitua izaten. Nire jokabidea mahaiko gainerako kideen jokabide bera izan zen. Horregatik, diot nire ibilde politikoarengatik ari nizela epaitua izaten. Naizena izateagatik"

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:45
2019-06-12

Espetxean 447 egun eman ondoren, Forcadellen iritziz, ezinezkoa da ulertzea zergatik leporatzen dioten matxinada delitua, eta, aldiz, Kataluniako Parlamentuko mahaiko kide izan zituenei ez.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:44
2019-06-12

Forcadellek hartu du hitza.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:43
2019-06-12

Sanchez: "Ziur nago akusazioen gehiengoak gauean, argia itzaltzen dutenean, kontziente direla ez dutela zuzen jardun eta gauzak bihurritu dituzela".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:41
2019-06-12

Sanchez: "Politikan ez dago gaindiezina den aterik gehiengo batek erabaki nahi baldin badu. Hautetsontzia ez da sekula estatu kolpe baterako erreminta bat".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:39
2019-06-12

Sanchezen esanetan, "lurralde gatazka batetik" "eskubideen eta askatasunen gatazka batera" igaro da auzia. Haren iritziz, ez da ausazkoa nazioarteko hainbat erakundek auziari buruz iritzia eman izana. "Oinarrizko eskubide politikoak daude jokoan".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:37
2019-06-12

Sanchez: "Kontziente izan behar duzue zuen epaitik oinarrizko eskubideen muga ondorioztatuko dela".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:36
2019-06-12

Sanchez: "Urriaren 1a ez zen indarkeria jardunaldi bat izan". Europako desobedientzia ekintza garrantzitsuena izan zela adierazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:35
2019-06-12

Sanchezek ere auzia politikara itzultzeko eskatu dio Goreneko epaimahaiari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:34
2019-06-12

Sanchez: "Auzi honetan batez ere politikaz eta oinarrizko eskubideez aritu gara. Ez da bidezkoa epaimahai honek auzi politiko honen gainean erabaki behar izatea. Nik uste dut zuek ezin duzuela konponbidea izan, baina kaltea ez handitzeko ardura daukazue. Ez nuke zuen larruan egon nahi".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:32
2019-06-12

Sanchezek behin-behineko espetxearen "abusua" salatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:31
2019-06-12

Sanchez: "Min horrek etsipena eragin du, baina baita elkartasuna ere milaka herritarrengan Katalunian".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:29
2019-06-12

Sanchez: "Espetxeak sufrimendua eragiten du. Espetxean dagoenari, baina batez ere kanpoan daudenei". Ahotsa urratu zaio bere senideak aipatu dituenean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:28
2019-06-12

Sanchezek nabarmendu du indarkeria baztertzea ez dla ezkutatzea, ez dela injustizien aurrean ezikusiarena egitea. Aldiz, injustizia jasateko prest egotea dela, errealitatea eraldatzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:26
2019-06-12

Sanchez: "Balore demokratikoekin konprometituta egon da beti nire aktibismo politikoa".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:26
2019-06-12

Sanchez: "Ni ez naiz sekula politikari profesional bat izan, baina gaztetatik izan dut bokazio politiko indartsu bat. Beti bideratu du gizarte mugimenduen, gizarte elkarteen GKEen bidez".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:25
2019-06-12

Sanchez: "Duela 2.500 urte Sokratesek esan zuen 'hobe da injustizia bat pairatzea, eragitea baino'. Uste dut era ezinhobean islatzen duela gure egora".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:24
2019-06-12

Jordi Sanchezen txanda da orain.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:24
2019-06-12

Rull: "Ez dago kartzela nahikorik herri baten askatasun nahia kartzelaratzeko".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:23
2019-06-12

Rull: "Orain arte, zuen erabakiarekin, eragotzi duzue nik nire bi semeak hazten ikustea, baina ezin izango duzue ekidin duintasunaren aldeko defentsaren adibide bat uztea beraiei".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:22
2019-06-12

Rullek nabarmendu du auziaren epaiak garrantzia handia izango duela Europan, eskubide eta askatasunen muga zehaztuko duelako.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:20
2019-06-12

Rull: "Indartsuek adostu egiten dute, ahulek inposatu. Erresuma Batuak badaki zerbait duela eskaintzeko eskoziarrei".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:19
2019-06-12

Rullek azaldu du, Espainiako Konstituzioak Katalunian izan zuela babesik handiena 1978an. Aldiz, 2010an Auzitegi Konstitzionalaren epaiak auzi politikoa lehertu zuela gaineratu du, Kataluniaren naziotasuna ukatu zuelako.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:14
2019-06-12

Rull: "Irudipena dut matxinada leporatzen zaidala ez diedalako uko egin nire ideia politikoei".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:14
2019-06-12

Rullek salatu du Fiskaltzaren jokabidea "onartezina" dela Estatu Zuzenbide batean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:13
2019-06-12

Rull: "Uste dut arrazoizkoan jokatu dudala kontseilari gisa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:13
2019-06-12

Rullek adierazi du "kontzientzia oso lasai" duela epaiketaren amaieran.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:12
2019-06-12

Rull: "Politika eta elkarrizketa ukatu dira. Zuzenbide Estatuaren erreakzioak joera izan du eskubide eta askatasunen espazioa murrizteko".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:11
2019-06-12

Rull: "Ideien kontrako auzia da ala gertakariei buruzko auzia da?"

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:11
2019-06-12

Rullek eskerrek onak eman dizkie defentsa abokatuei, bere senideei, bere lagunei eta "Kataluniako herriari". Adierazi du "ohorea" dela beraien zerbitzura lan egitea.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:09
2019-06-12

Josep Rullek hartuko du hitza.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:08
2019-06-12

Turull: "Nire jarduera politikoarengatik eta nire ideiengatik nago hemen eserita. Politika bizi dut boazio bat bezala, oso gaztetatik. Kataluniaz maiteminduta nago eta borondate onez Kataluniako herritarren zerbitzura egin dut lan. Edozein bezala, akatsak egingo nituen. Baina nire usteak oso sendoak dira. Beti defendatu ditut errespetua eta akordioa".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:05
2019-06-12

Turullek eskerrak eman dizkie defentsa abokatuei, buruzagi independentisten alde mobilizatu diren herritarrei eta ere senideei.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:02
2019-06-12

Turull: "Urriaren 1a nola bizi izan zen? Ni han nengoen. Akusazioak ez. Ilusioz, emozioz, komunitate sentimenduz bizi izan zen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:01
2019-06-12

Turull: "Poitikari batek aldagai guztiak neurtu behar ditu erabakiak hartzeko garaian. Katalunian hauteskundez auteskunde berretsi da etorkizuna erabakitzeko nahi metatua".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:01
2019-06-12

Turullek ohartarazi du Kataluniako gizarteak ez duela etsipena ezagutzen eta rain arteko aldarrikapenekin jarraituko duela. "Gu gizartearen bitartekari hutsak gara".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:00
2019-06-12

Turull: "Guk beti efendatu dugu auzia elkarrizketa manahi batean konpontzea, eta Espainiako Gobernuak gu akusatuen aulkian eseriaraziz erantzun du".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:59
2019-06-12

Turull: "Esan dezagun egia. Auzi honen erroa politikoa da, eta batzuek zigorrekin konpondu nahi dute politikoa den auzi bat".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:58
2019-06-12

Turull: "Auzitegi honetan jokoan dago oinarrizko eskubideen emango zaien hedapena. Fiskaltzarengatik balitz, iraganera itzuliko ginateke".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:57
2019-06-12

Turullek salatu du Fiskaltzak mugimendu independentista zigortzen ahalegindu dela, horretarako gertakariak desitxuratu behar izan baditu ere.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:55
2019-06-12

Turull: "Nire erabateko errespetua eta desadostasuna agertu nahi dut akusazioen idatziekiko. Desadostasuna eta kritika nahasten dituzte erasoekin. Pentsamolde hori ziurtasunik gabeko pentsaoldeetan edo pentsamolde autoritarioetan ematen da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:53
2019-06-12

Turullen txanda da orain.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:52
2019-06-12

Fornek behin-behineko espetxeratzea eteteko eskatu dio auzitegiko epaimahaiari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:50
2019-06-12

Forn: "Izan ziren gertakari sakabanatuek ezin dute desitxuratu erreferendumaren izaera baketsua".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:49
2019-06-12

Forn: "Agintariek derrigorrez galdetu behar diote bere buruari halako mobilizazio erraldoi baten zergatiak zein diren".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:48
2019-06-12

Forn: "Erreferenduma erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazio bat izan zen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:47
2019-06-12

Forn: "Inoiz ez genuen erreferenduma egiteko gure asmoa ezkutatu. Beti jardun dugu gardentasun osoz, 2014ko azaroaren 9an egin zen bezala".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:47
2019-06-12

Forn: "Legearen interpretazio malguago batek adostasun bat lortzea ahalbidetuko luke".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:46
2019-06-12

Forn: "Gaur hemen baldin bagaude, porrot politiko baten ondorioz da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:46
2019-06-12

Forn: "Balore demokratikoek eta pertsona ororekiko errespetuak oinarritu du nire jarduna".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:45
2019-06-12

Forn: "17 urtetatik egin dut politika, gauza aldatzeko nahiarekin".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:44
2019-06-12

Joaquim Fornen txanda da orain. Eskerrak ematen ari da.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:44
2019-06-12

Andreu Van den Eynde defentsa abokatuak esan bezala, Romevak ere nabarmendu du auzia aukera bat dela egoera konponbidean jartzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:43
2019-06-12

Romeva: "Batez ere, gure seme-alaben begietara duintasunez begiratzen jarraituko dugu. Mundu zabalean guztion eskubideen alde borrokatzen diren milaka pertsona horien duintasun berarekin".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:42
2019-06-12

Romeva: "Gertatzen dena gertatzen dela ere, eskua luzatuta izango dugu, baita iraintzen gaituzten horiengana ere".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:42
2019-06-12

Romeva: "Egoera honetarako irtenbidea politika eta demokrazia dira. Gu politikariak gara; ez gehiago, ezta gutxiago ere. Hori ongi ulertu ez zutenek zuei pasa dizuete auzi honen ardura. Eta orain zuek erabaki egin behar duzue".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:41
2019-06-12

Romeva: "Era berean, Espainiako batasuna defendatzen dutenei eskatzen diet ulertzeko indarrak eta errepresioak ez dituela konbentzituko independentistak direnak".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:40
2019-06-12

Romeva: "Beti defendatu dut eta beti defendatuko dut autodeterminazio eskubidea indarkeriaren erabilerarik gabe egin behar dela".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:39
2019-06-12

Romeva: "Erreferendum bat egitea, Zigor Kodea eskuan, legez kanpokoa izan daitekeen arren, ez da delitua".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:39
2019-06-12

Romevak nabarmendu du kataluniarren %80 dagoela galdeketa bat egitearen alde.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:38
2019-06-12

Romeva: "Eskatzen dut epaiketa politikorik egongo ez den etorkizun bat eraikitzea. Gaur gu gara, baina au onartzen badugu, bihar beste batzuk izan daitezke".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:37
2019-06-12

Romevak kataluniarren etsipena lotu du Gorenak Kataluniako estatutuari buruz eman zuen epaiarekin, eta Espainiako Estatuak Kataluniako eskari politikoekiko izan duen jarrerarekin.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:36
2019-06-12

Romeva: "Gorrotoan ez du sekula ezer ere eraiki, ez du ezer ere konpondu. Milioika pertsona mugiarazten dituena etsipena da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:35
2019-06-12

Romeva: "Gorrotoaren erabilera instrumentala salatu nahi dut. Espainiaren kontrako gorroto bat eman nahi izan dute aditzera. Faltsua eta arduragabea da. Ezin izan dute froga bat bera ere aurkeztu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:34
2019-06-12

Romevak auzitegiari eskatu dio akusazioen neurrigabekeriak ez ditzala kontuan hartu epaia idazterakoan. "Ideologia bat zigortu nahi izan dute".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:33
2019-06-12

Labur aritu da Junqueras, ez du bere denbora agortu. Romevaren txanda da orain.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:32
2019-06-12

Junqueras: "Auzia politikara itzultzea litzateke onena. Elkarrizketaren eta adostasunaren esparrura".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:32
2019-06-12

Junqueras: "Beti ekidin dut elkarrizketa eta akordioa baztertzen duen politika".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:31
2019-06-12

Junqueras: "Bozka ematea ezin da delitu izan. Nire liburu, artikulu, hitzaldi, ekintzak giza duintasunarekiko dudan konpromisoa islatzen dute".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:28
2019-06-12

Segarra hitzaldia amaitzen ari da, eskerrak emanez. Orain Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetuaren txanda izango da, azken hitzerako.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:27
2019-06-12

Segarra: "Inork galdetu dezake gobernuaren jarreraren kontra baldin bazegoen, zergatik ez zuen lehenago dimititu. Barruan kanpoan baino erabilgarriagoa zela uste zuen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:26
2019-06-12

Segarra: "Vilak publikoki gaitzetsi zuen Trantsiziorako Legea". Alde bakarreko independentzia deklarazioa arbuiatu zuela gogorarazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:25
2019-06-12

Segarra: "Vilak legea bete zuen eta bera kide zen gobernuko programa bete zuen. Auzitegien eskariak bete zituen bere eskumenen baitan".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:20
2019-06-12

Auzipetu guztiek erabiliko dute azken hitzerako aukera

La Vanguardia egunkariak aurreratu duenez, ondorengoa izango da azken hitzerako txanden ordena: Junqueras, Forn, Turull, Romeva, Rull, Bassa, Borras, Mundo, Vila, Sanchez, Cuixart eta Forcadell.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:16
2019-06-12

Santi Vilari desobedientzia eta diru publikoaren erabilera bidegabea leporatzen dizkio Fiskaltzak

Santi Vila Generalitateko Kultura kontseilaria izan zen Puigdemonten gobernuan. Prozesuari buruzko desadostasunek bultzatuta, baina, dimisioa eman zuen independentzia aldarrikatzeko bezperan, 2017ko urriaren 26an. Fiskaltzak 7 urteko espetxe zigorra, 16 urteko inhabilitazioa eta 10 hilabeteko zigor ekonomikoa (egun bakoitzeko ehun euro) eskatu ditu harentzat, desobedientziagatik eta diru publikoa bidegabeki erabiltzeagatik. Estatuaren Abokatutzak, berriz, 7 urteko espetxe zigorra, 10 urteko inhabilitazioa eta 10 hilabeteko zigor ekonomikoa (eguneko ehun euro), diru publikoa bidegabeki erabiltzeagatik eta desobedientzia larriagatik. 2018ko ekainean, PdeCat utzi zuen, eta adierazi ez duela ezer jakin nahi politikaz.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:11
2019-06-12

Azken hitzak ikusmina piztu du

Auzipetuen azken hitzak ikusmina piztu du Gorenean. Generalitateko eta Kataluniako alderdi independentistetako ordezkari gorenek bertatik bertara jarraituko dute saioa

Besteren artean, auzitegiko aretoan izango dira Quim Torra Kataluniako presidentea, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea, Pere Aragones Generalitateko pesidenteordea eta Gabriel Rufian ERCko diputatua, besteren artean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:05
2019-06-12

Segarraren ondoren, azken hitza hartzeko aukera izango dute auzipetuek. 15 minutuko txanda izango du bakoitzak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:05
2019-06-12

Hasi da arratsaldeko saioa

Joan Segarra abokatuak hartu du hitza arratsaldeko saioaren hasieran. Santi Vilaren defentsa abokatua da. Haren absoluzioa eskatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:50
2019-06-12

Etenaldia egingo dute orain, arratsaldeko 16:00etan jarraituko du saioak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:50
2019-06-12

Dolors Bassaren absoluzioa eskatu du.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:35
2019-06-12

Fiskaltzak dio Bassaren parte hartzerik gabe ez zela ezer gertatuko, baina akusazio hori ez dutela frogatu dio abokatuak. "Bassak inoiz ez zien eskatu herritarrei eskolak edo hauteskundeetako materiala defendatzeko. Aurkakoa, baizik, Bassa andereak eskatu zuen epailearen aginduak betetzeko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:29
2019-06-12

Dolors Bassaren aurkako akusazioak zentzugabetzat jo ditu haren abokatuak, zehaztuz haren izena ez zela inoren agendatan agertzen. "Ez dago Bassaren mezurik altxamendua bultzatzen, edo eraikin publikoak okupatzeko eskatuz. Guardia Zibilak berretsi zuen hori, eta ez da bideoetan ere ageri".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:28
2019-06-12

"Katalunian Parlamentuak arauak onartu ziren, horiek legez kanpokotzat jo zituzten eta erreferenduma bat egin ostean independentzia deklaratu zuten, gero indargabetzeko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:26
2019-06-12

"Urriaren 1era bozkatzera jon zirenek nahi zutelako joan ziren, ez inork horretara bultzatu zituelako. Erabaki pertsonala izan zen. Hala ere, ez da delitu bozkatzera joateko eskatzea, nahiz eta erreferenduma legez kanpokoa izan. Eta erreferendumaren aldeko edozein adierazpen egin zelarik ere, deia baketsua izan zen, ez zitzaion inori armak hartzeko eskatu".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:20
2019-06-12

"Ez zen altxamedurik egon. Altxamendua aktiboa da, eta beraz ezin da altxamendutzat jo desegite bati aurre egitea. Guardia Zibilak barrikadatzat jo duena, eskolako lau edo bost mahai ziren, bost segundoan kenduta zeudenak. Epailearen aginduak bete egin ziren kasu guztietan, hautesleen asmo bakarra segurtasuun indarren lana atzeratzea zelako, eta hori ikus daiteke estatuko abokatuak ekarritako bideo batean. Erresistentzia pasibo horrek ez ditu merezi hamar eta hamabost urte ateko espetxe zigorrak".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:17
2019-06-12

"Legez kanpoko erreferendum bat egitea ere ez da delitua. Ezin zaio epaitegi bati eskatu matxinadaren ezaugarrik moldatzeko, hori Konstituzioak berak debekatzen du. Zuzenbideari kolpe bat ematea litzateke".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:16
2019-06-12

"Independentzia deklarazioa ekintza politiko baketsua izan zen; ez zen errepublika eratu; erabakia ez zen publikatuKatalunia ez zen Espainiatik banatu; eta egin balitz ere ez litzateke legez kontrakoa izango. Eta azken batean adierazpen hura ez zen hasierako asmoa, bai, aldiz, adostutako deklarazio bat, [Iñigo] Urkullu lehendakariak berretsi zuen moduan".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:11
2019-06-12

"Matxinada bat da otsailaren 23 hartan gertatu zena: komunikabideak kontrolpean hartzea, tankeak kalera ateratzea, arduradun jakin batzuk atxiltzen saiatzea. Hura bai izan zen estatu kolpe ahalegina. Baina jendea eskoletara bozkatzera joatea ezin da ulertu segurtasun indarren aurkako eraso gisa"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:09
2019-06-12

Dena den, ezin da inor zigrtu "indarkeria arriskua" egotzita, eta gainera urriaren 1eko "indarkeriazko ekintzak txikiak eta urriak" izan ziren. 2.259 eskoletatik soilik 35etan egon ziren istiluak, eta bakar batean ere ez larriak, eta guztiak ere erresistentzia baketsuarekin lotuak. "Edonola ere, irainak, aulki batekin jotzea edo ttu egitea ez da estatu bat amore ematera bultzatzen duten ekintzak".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:03
2019-06-12

Fiskaltzak indarkeriatzat duena biltzeko eta manifestatzeko eskubidearen zati da. Poliziaren jarrera izan zen gero gertatu zena eragin zuena, eta beraz arrisku egoerak sortu izana ezinzaie akusatuei egotzi.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:00
2019-06-12

Urriaren 1aren asmoa ez zen independentziara indarkeriaz heltzea, horregatik ez dago zentzu horretako mezurik akusatuen artean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:58
2019-06-12

Mariano Berges, Dolors Bassaren abokatua

Ustezko matxinada horrek iraun zuen bitartean ez zen inoren bizitza arriskuan egon, eta segurtasun inadarrek ez zuten armen eta tankeen beharrik izan, nahikoa izan zuten jendeari heldu edo bultzatzea, eta hori soilik 35 eskoletan gertatu zen. "Ez zen matxinadarik egon indarkeriarik egon ez zelako".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:23
2019-06-12

Ordu erdiko atsedena egingo dute orain, eta jarraian Dolors Bassa eta Santi Vilaren defentsen txanda izango da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:14
2019-06-12

Absoluzioa eskatu du Genek Borrasentzat, eta gogorarazi du bere kabuz etorri zela hura Belgikatik. "Beti erantzun ditu galdera guztiak, eta Justiziak egindako eskaera guztik bete ditu".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:10
2019-06-12

"Ez dago antolaketa kriminalik auzi honetan, antolaketa bera ere ez da frogatu; frogatu den bakarra izan da bi baino gehaigo zirela. Erreferendum bat antolatu nahi izatea ez da krimen bat. Generalitatea antolatua dago, noski baietz, beste hainbat erakunde ofizial dauden moduan, baina horrek ez du esan nahi eakunde baten kide diren bi pertsonek egindako delitua erakunde osoari egotzi diezaiokeenik".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:03
2019-06-12

Borrasi 10.000 mezu elektroniko ikertu zizkioten eta bakar batek ere ez zuen zerikusirik Gorenak epaitzen duen auziarekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:57
2019-06-12

"Ezin da diru publikoa oker erabili zela esan gustoko ez dugun konferentzia bat antolateko erabili izanagatik edota atzerriko begiraleak gonbidatu izanagatik"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:49
2019-06-12

DiploCatek gonbidatutako begraleei dagokienez, gogorarazi du poliziak ez zuela haietako inorekin hitz egin eta haien txostenean jasotzen den bakarra dela hoteletara bidalitako idatziak. Horrez gain nabarmendu du departamendu honek maiz gonbidatzen dituela atzerriko ordezkariak Kataluniaa, eta urriaren 1ean han izan zirela, baina baita San Jordi egunean ere, eta beraz horri ezin zaiola egotzi diru publikoa gaizki erabiltzea.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:44
2019-06-12

"Doako akusazioak" egitea egotzi dio Fiskaltzari, eta salaketa horiek inguruko frogarik ez aurkeztea.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:39
2019-06-12

Erreferendumaren nazioarteko publizitatea ez zela Borrasen departamentuaren kontua izan azaldu du. Berdin hauteskundeekin lotutako tresnekin ere, Gobernazio Departamentuak ez zuen inoako kontraturik Unipostekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:36
2019-06-12

Judit Gene, Meritxell Borrasen abokatua

Fiskaltzaren lana kritikatzen ari da Gene, dio ez dituela gertakariak osotasunean aurkeztu eta soilik jaso dituela interesatzen zaizkion xehetasunak zehazten dituela. Adibide gisa jartzen du Alemaniatik etorritako begialearen testigantza. "Poliziak Generalitatearen aginduak betetzen dituenean matxinadaren konplize da; telebista publikoa Generalitatearen menpekoa denean gezurreari da. Hori da hemen esaten zaiguna".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:26
2019-06-12

"Forcadell ez dute bere jarrerarengatik akusatzen, duen karguarengatik baizik. Horregatik absoluzioa eta behin-behineko askatasuna eskatzen dugu. 446 egun daramatza kartzelan. Behin-behineko espetxealdia epaiketak iraun bitartean bertan egongo zela bermatzeko zela esan zuten; bada auzia gaur amaitzen da, eta horregatik eskatzen dugu aske uzteko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:24
2019-06-12

"Forcadell andereak ezin zuen aurreikusi indarkeriarik izango zela, aurretik ere izan zirelako milaka lagunen manifestazioak eta ez zen inoiz ezer gertatu; eta berdin azaroaren 9ko erreferendumean ere. Kataluniako jendeak ez zuen pentsatzen segurtasun indarrek herritarren aurka joko zutela, uste zuten hautetsontzien eta boto-paperen bila zihoazela".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:21
2019-06-12

Irailaren 21ean Forcadellek argi uzti zuen modu baketsuan jarraituko dutela aurrera eta eskatu zien herritarrei "prookazioetan" ez erortzeko, baina hitz horiek ez ditu jaso Fiskaltzak bere txostenean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:17
2019-06-12

Guardia zibil batek ere esan zuen, Fiskaltzak bultzatuta, bi ibilgailu ofizial ikusi zituela eta Forcadellek eskua atera eta jendea mobilizatzera deitu zuela, baina aurretik esana zuen kale hura itxita zegoela ibilgaluentzat. "Horren aurrean galdetzen dugu nola den posible auto batetik inork eskua atera eta jendea indarkeriar bultzatzea. Barregarria litzateke horren larria ez balitz".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:14
2019-06-12

Parte hartu zuen noski erreferendumeko galderaren aurkezpenean, Mahaiko gainontzeko kideekin batera. Irailaren 20an ere joan zen Ekonomia Konsteilaritzara, Mahaiko kideekin batera. Forcadell joan zen Junqueras jauna agurtzera baina ez zion jendeari hitz egin. Hori ez da egia. Ez da egia jendeari eskatu ziola jarrerari eusteko, ez zuelakohaiekin htz egin, "telepatiaz ez bazen".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:12
2019-06-12

Forcadellek ez zuen parte hartu erreferenduma antolatzeko erabakietan eta ez zuen parte hartu segurtasun indarrekin egindako bileretan ere.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:09
2019-06-12

Iñaki Lasagabaserren aipamen da egin du abokatuak: "Epaitegiek zehaztu badezakete Parlamentuek erabaki beharreko auziak zeintzuk diren, ez gaude demokrazia batean".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:08
2019-06-12

Independentzia deklarazioari dagokionez, berriz, ez da egia hura inon publikatu zenik ez eta bozkatu zenik ere, Mahaiak bera hala agindu zuelako. Haren ostean, Parlamentua desegiteko agindua heldu zenean, hura bete zuen Forcadellek. Beraz argi dago agindu guztiak bete zituela eta baita diputatuen eskubideak errespetatu ere.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:06
2019-06-12

Urriaren 4an bi alderdiek eskatu zuten Puigdemonetn agerraldi bat, eta bozeramaileen batzordeak atzeratu egin zuen. Azkenean, ordea, Konstituzionalak debekatu egin zuen ea Forcadellek bertan behera utzi zuen.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:03
2019-06-12

Estatuko abokatuak dio Forcadellek mahaiko eguneko agendan sartzen duela erreferendumaren legea tramitera onartzeko, baina hori ez da zehatza. Alderdiek eskatu zuten lege hori barneratzeko, eta Mahaia bera zan zen puntu hura gehitzea erabaki zuena.

Osoko bilkuran, berriz, alderdiak izan ziren hura tramitera onartu zutena, eta beraz, Forcadell presidenteak ez zuen inolako esku hartzerik izan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:57
2019-06-12

Abokatuek ohartarazi zioten Forcadelli esan behar ziela diputatuei Parlamentuaren eztabaida Konstituzionalaren aurkakoa izan zitekeela, eta hark bete zuen eskaera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:52
2019-06-12

Forcadellen jarrera "puztu" nahi izan dutela zehaztu du, eta horen adibide jarri du bera zela Parlamentuaren lana "bideratzen" duena. "Hori ez da hala. Parlamentuko protagonistak alderdiak dira eta horiek erabakitzen dute zer eta nola eztabaidatu".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:50
2019-06-12

Abokatuak zehaztu du lehen aldiz zigortzen ari direla Konstituzionalaren erabaki bati entzungor egitea eta gogorarazi hori bera egin izan duela Espainiako Gobernuak behin baino gehiagotan, eta inoiz ez dela haren aurkako neurririk hartu.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:47
2019-06-12

Arderiuk gogorarazten du 2o17ko urrian jakin zuela Forcadellek Parlamentuko presidente izango zela, eta haren lehen erabakia izan zela alderdi guztietako ordezkariek hartzea parte Mahaiaren eztabaidetan, nahiz eta legez horretara derrigortua egon ez.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:44
2019-06-12

Fiskalak bere ondorioetan 2017ren aurreko kargua aipatzen dio Forcadelli, alegia, ez du kontuan hartzen hark egindako zein kargu zuen baizik.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:38
2019-06-12

Kataluniako Parlamentuko presidentea zen Forcadell. ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea ere izan zen 2012tik 2015era

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:37
2019-06-12

Olga Arderiu, Carme Forcadellen abokatua

Forcadellen aurkako akusazioak "frogak asmatu" dituela salatu du haren abokatuak: "Egon ez zen tokietan egon zela esan dute, bere ahotan jarri dituzte esan ez dituen gauzak, eta idatzi ez zituen txioak aipatu dituzte".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:34
2019-06-12

Estatuko botere publikoen jarrera kritikatu du Cuixarten abokatuak, eta nabarmendu du horren aurrean herritarrek kalera jo zutela euren giza eskubideaz baliatuz. "Legea, demokrazia eta Konstituzioa errespetatzen dituzte ekintzetaz ari gara hemen, eta horregati eskatzen dugu Jordi Cuixart barehala aske uzteko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:32
2019-06-12

"Peritoek eurek nabarmendu zuten urriaren 1ekoa "desobedientzia ekintza erraldoi bat" izan zela. Bi milioi pertson baino gehiago joan ziren egun hartan bozkatzera eta haietako askok ezetz esan zioten independentziari, ulertzen dugu, beraz, ez zela hura euren nahia, bozkatzeko eskubidea aldarrikatzea baizik".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:29
2019-06-12

Mila herritar baino gehiago zauritu zituzten segurtasun indarrek eta ehun polizia baino gehiago daude ikertuta erabilitako gehiegizko indarkeria dela eta. Nazioarteko begiraleek eurek salatu zuten gertatutakoa eta eskatu zioten Madrili iker zezala gertatutakoa.

Fiskaltzak akusatuei egotzi zien zaurituak eragitea, baina ulertuko duzuenez Cuixartek modu baketsuan bokatzeko eskatu zuenean ez zuela pentsatu segurtasun indarren jarrera halakoa izan zenik. "Ezin zaie akusatuei halakorik egotzi. Urriaren 1ean herritarren helburua ez zen Guardia Zibilari aurre egitea izan, bozkatea baizik".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:25
2019-06-12

Roig: "Guardia zibilek gertakari guztiak grabatu zituten baina ustezko indarkeriazko egoera horien irudirik ez dute zabaldu, bai aldiz ikus daiteke nola beraien ibilgailuak herrietatik joaten diren kasu batzuetan herritarren oihuen artean".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:24
2019-06-12

Urriaren 1ena bozkatzea zen helburu bakarra. Herritarrak bozkatzera joan ziren, segurtasun indarrak hori saihesten ahalegindukozirela jakitun. Eskolen aurreko protestak elkarrizketa eskubidearen baitan ulertu behar dira. Poliziak 113 eskolatara joan zen horietatik 16tan jendeak lurrean eserita hartu zituen segurtasun indarrak, eta gainontzekoetan zutik eta geldirik. "Baina izan ziren eskolak segurtasun indarrek herritarren kontra jo zutenak, indarkeriazko jarrerarik ez zuten herritarren aurka".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:21
2019-06-12

Eguun haietako manifestazio guztiak elkartze eskubidearen baitan jasotzen direla berretsi du Roigek. "Ez gara gertatutakoa ezkutatzen ari. Kataluniako herritar gehienak irten ziren Espainia eta Katalunia arteko gatazka elkarrizketa bidez konpontzeko eskatzera, eta egin zuen bere esku zegoen modu bakarrean manifetazioen bidez".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:18
2019-06-12

Espainiako segurtasun indarren aurkako jazarpenari dagokionez, frogarik ez dutela aurkeztu zehaztu du Roigek, eta kuartelen aurreko potestei dagokionez gogorarazi du Fiskaltzak ez zuela zehaztu noizkoak ziren aurkeztuako bideoak eta irudiak.

Irailaren 20an egin ziren manifestazioak, baina Reuseko kuartelaren kasuan esaterako, abesten ari den jendea ageri da irudietan eta Vallsen, berriz, gazte talde bat ikusten da kartelak jartzen. Berdin gertatzen da gainontzekoetan ere.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:13
2019-06-12

Salatu du Guardia Zibilak "oker" jokatu zuela Ekonomia Kontseilaritza miatzerakoan. Epailearen baimenaren arabera, hiru bulego miatu behar zituzten eta horren ordez beste gune batzuk ere miatu zituzten.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:10
2019-06-12

Egun haietan elkarretaratze baketsuak izan zirela gogorarazi du abokatuak, eta zehaztu Fiskaltzak berak 42 miaketatatik seitan aipatzen dituela "gertakariak" eta haietako batzuk "arinak" izan zirela. Adibide gisa jarri du Unpostekoa, non funtzionarioak zain egin bear izan zuten herritarrek eraikinerako sarrera galarazten ziotelako.

"Inor ez zen saiatu atxilotuak indarrez askatzen, ez zn inor armak hartuta kalera irten eta ez zen indarkeriazko bestelako gertakaririk izan. Cuixartek etengabe esatu zuen elkarretaratzea baketsua izan zedin, eta eskatu zien herritarrei indarkeriazko jarrera oro oztopatzeko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:05
2019-06-12

Irailaren 19 eta 20ko miaketei dagokienez, gogorarazi du Cuixartek soilik parte hartu zuela Ekonomia Konseilaritzare aurrean egin zen elkarretaratzean, baina guztiak izan zirela elkartze eskubidean oinarritutakoak. "Bi egun horietan 42 etxe, bulego eta erakunde miatu zituzten, eta Generalitateko 16 kargudun atxilotu. Hori guztia inolako oztoporik gabe. Horrekikn batera irailaren 20an Poliziak alderdi baten egoitza ingurtu zuen, eta inolako baimenik gabe bertara sartzen ahalegindu ziren, baina heritarrek eragotzi egin zuten".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:59
2019-06-12

Proportzionaltasunari buruzko nazioarteo legediek dioe elkarretaratze bat desegiteak indarkeria kasuak eagin ditzakeel, eta halakorik egiin behar dela soilik indarkeria "oso zabaldua" dagoenean egin daitekeela. "Hori jakinda galdetu behar da manifestazio haiek eskubide baten ondorio izan ote ziren edo delitua izan ziren akusazioak dioen moduan".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:56
2019-06-12

Zentzugabetzat jo du abokatuak, lekukoei galdetu izana manifestazioa egiteko baimena eskatu ote zen legeak ezarritako mugetan. Horrez gain, adierazi du legearen arabera segurtasun indarrek eta antolatzaileak harremanetan egon behar dutela manifestazioa baino lehen, bitartean eta ondoren.

"Hori haintzat hartuta ikusiko dugu mossoek bete zutela araudia. Baina zer gertatu zen Guardia Zibilarekin? Bilaketa lanetan ibili zirenek ez zekiten mossoek bitartekariak zituztela eta ez zuten ulertu Jordi Sanchezek mossoekin hitz egitea. Ez zekiten bitartekaritza hori oinarrizkoa zela indarkeria egoerak saihesteko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:52
2019-06-12

"Gertakarien kontakizunak ez du bat egiten ez errealitatearekin, ez aurkeztutako frogekin", dio Roigek, eta azaltzen du manifestazio baten antolatzaileak ez direla bertan gertatzen diren liskarren erantzuleak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:50
2019-06-12

Europako Giza Eskbideen Auzitegietako araudia aipatu du Roigek naarmenduz horiek ez dituztla "indarkeriazko manifestazio" gisa ulertzen liskar txikiak gertatzen diren manifestazio baketsuak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:48
2019-06-12

Manifestazioek aldaketak eragitea izaten dutela helburu gogorarazi du Cuixarten abokatuak, eta nabarmendu Konstituzioa bera manifestazioei esker osatu zela; baina egungo instituzioek "mehatxu" gisa ulertzen dituztela herri mobilizazio horiek, eta eskubide hori eteten ahalegintzen direla. "Entzun ditugu segurtasun indarren adierazpenak deskribazen manifestazio horiek aginteari aurre egiten diotenen mobilizazio gisa".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:45
2019-06-12

"Espainia babesteko aitzakian, ezin dira oinarrizko eskubideak kolokan jarri", dio Roigek eta ohartarazten du Katalunian gertatutakoak inor mindu izanak, ez dela arrazoi bat adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna kolokan jartzeko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:42
2019-06-12

Roigek adierazi du gertakarien kontakizuna "manipulatu" egin dutela Cuixart akusatu ahal izateko. "Ez dago demokraziarik herriaren parte hartzerik gabe eta hori ezin da kriminalizatu Konstituzoa defendatzeko aitzakian".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:39
2019-06-12

Marina Roigek gogora ekarri du NBEko Atxiloketa Arbitrarioen Lantaldearen txostena, non salatzen duten Cuixart bere iritzi politkoengatik dagoela preso.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:37
2019-06-12

Hasi da epaiketa. Jordi Cuixarten abokatuak hartu du hitza

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:36
2019-06-12

Carme Forcadell, Jordi Cuixart, Dolors Bassa, Santi Vila eta Meritxell Borras auzipetuen defentsen txanda izango da gaur.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:33
2019-06-12

Azken egunari buruzko analisia egin du Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak gaurko egunkarian. "Atzo, defentsako abokatuek matxinadaren akusazioaren poliedroak dauzkan alde guztietatik desaktibatu zuten fiskalaren akusazioa. Batzuetan argudio teorikoekin, jurisprudentzia zabalean oinarrituta, eta besteetan edozeinek ulertzeko moduko logikarekin"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:25
2019-06-12

Jende ezagun ugari gerturatu da Gorenera azken saioa jarraitu asmoz, tartean Joseba Egibar (EAJ) eta Maddalen Iriarterekin (EH Bildu).

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:24
2019-06-12

Azken saioa dute gaur Kataluniako prozesu subiranistari buruzko epaiketan. Defentsako abokatuek hartuko dute hitza lehenik eta akusatuek ondoren. Denak amaituta epairen zain geratuko dira.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna