Hezkuntza

NUPek Medikuntza emango du irailetik aurrera

Nafarroako Gobernuak azken baimena eman dio unibertsitate publikoari, eta ostiralean bertan zabalduko dute izena emateko epea. 60 ikasle hartuko dituzte, eta gaztelaniaz emango dute gradua.

Nafarroako Unibertsitate Pubikoa, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA, FOKU
Garikoitz Goikoetxea.
2019ko ekainaren 12a
15:25
Entzun

Ofiziala da jada: Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako gradua eskainiko dute datorren ikasturtean. Nafarroako Gobernuak asteroko bileran eman dio azken onarpena, aurreko tramite guztiak gaindituta. Maria Solana Hezkuntza kontseilariak nabarmendu du agintaldi osoan egindako lana "burutu" dutela pauso horren bidez.

Irailean hasiko dira ikasketak ematen, eta izena emateko epea ostiralean zabalduko dute. Denera 60 ikasle hartuko dituzte ikasturte bakoitzean. Orain arte, Nafarroan Opusen unibertsitatean ikas zitekeen Medikuntza. NUPen gaztelaniaz emango dituzte ikasketak.

Gobernuak adierazi du osasun zerbitzuak hobetzeko bidea emango duela unibertsitate publikoan Medikuntza eskaintzeak, eta osasun ikerketaren arloan ere bultzada izango dela. "Ezagutza sortuko da, eta ospitaleko jarduna irakasletzarekin eta ikerketarekin batzen duten profesionalen ibilbidea bultzatuko da".

Lehen bi ikasturteetan behin-behineko eraikin batean emango dute gradua, Osasun Zientzien Fakultatean. Hala ere, prozesua martxan jarri dute behin betiko eraikin bat egiteko. Gobernuak adierazi du aztertzen ari direla eraikinak zer ezaugarri eduki beharko lituzkeen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.