TXIRRINDULARITZA

Froomek femurra hautsi du, eta ez da ariko Tourrean

Txirrindulari britainiarra babes-horma baten kontra jo da Dauphineko laugarren etapako erlojupekoa aztertzen ari zela.

2019ko ekainaren 12a
20:02
Entzun

Uztailaren 6an hasiko da Frantziako Tourra, Bruselan. Chris Froome (Ineos) ez da lehian izango, txirrindulari britaniarrak femurra hautsi baitu gaur. Froome babes-horma baten kontra jo da Dauphineko laugarren etapako erlojupekoaren ibilbidea aztertzen ari zela. Berehala eraman dute Roanne (Frantzia) inguruko ospitale batera. David Brailsford Ineos taldeko arduradunaren arabera, lesioa baieztatzen bada, Froome ez da ariko Frantziako Tourrean. 

Kolpe handia da ingelesarentzat, baina baita Tourrarentzat ere, lasterketa nagusi horretako izarretako bat baita. Ez da harritzekoa, 34 urteko ziklistak lau aldiz irabazi baitu, 2013an, 2015ean, 2016an eta 2017an. Iaz, berriz,hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Gerrait Thomas haren taldekide galesak irabazi zuen, eta Tom Dumoulin herbeheretarra (Sunweb) bigarren sailkatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.