Zergak

Nafarroako Ogasunari 302 milioi zor dizkiote 624 norbanako eta enpresak

Urtero bezala, hartzekodunen zerrenda kaleratu du: iragan urtearekin alderatuta 41 zordun gehiago daude, eta zenbatekoa 31,1 milioi euro handitu da.

Mikel Aranburu Nafarroako Ogasun kontseilaria, artxiboko argazkian. IñIGO URIZ, FOKU
joxerra senar
2019ko ekainaren 13a
08:10
Entzun

Nahiz eta Bodegas Camilo Castilla SL, Ana Beltranen familiaren upeltegia, 2018ko hartzekodunen zerrendan agertu, tratua egin berri du Ogasunarekin, eta hurrengo urtean ez da agertuko. Zorraren %41 higiezin eta eraikuntza arloko enpresek dute, eta tartean daude krisian hondoratutako enpresa handiak: Construcciones Juan Bautista Flores (zazpi milioi), Los Arcoseko zirkuitua eraiki zuen Construcciones Samaniego (3,5 milioi) eta Aldabea (4,1 milioi).

Oro har, 302 milioi zor diote zordunek Ogasunari: hiru laurden enpresak dira, beste %23,5 norbanakoak, eta gainerako %1,2 izaera juridikorik gabeko entitateak. Halaber, zordunen %94k Nafarroan dute helbidea. Eraikuntzaz gain, merkataritza eta ostalaritza arlokoak dira hartzekodunen %20,4, industria eta ekoizpen arlokoak %9,6, garraiokoak %4,7, eta zerbitzu profesionalak %6,15.

Gehien-gehienak 2017ko zerrendan ere agertzen ziren, baina 149k zor hori handitu egin dute (22,6 milioi) eta beste batzuek gutxitu (3,9 milioi). Guztira, 99 zordun berri daude, eta 48,5 milioi zor dute.

Izen ezagunen artean, Gabriel Urralburu Nafarroako lehendakari ohia agertzen da: 426.744 euroko zorra du oraindik ere. Beste politikari ohi bat Ignacio Galipienzo Eguesibarko alkate ohia da —142.273 euro zor ditu—, Galipienzo auzi-ko akusatu nagusia —auzitegiek azkenean urtebeteko espetxe zigorra ezarri zioten—. Denis Mentxov eta Vladimir Karpets txirrindulari ohiek 373.859 eta 678.651 euro zor dituzte, hurrenez hurren.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.