Bertsolaritza

'Bertsoaren harria' plazaratu du Koldo Izagirrek

Euskal Herrian barreiatuta dauden 21 bertso-harri irudietan eta hitzetan jaso ditu, eta bertsolaritzaren historiaren askotariko zatiez osatu du saioa, "hitzak bertsolaritzan duen adieran".

Koldo Izagirre idazlea, gaur goizean, Donostian. JON URBE / FOKU
itziar ugarte irizar
2019ko ekainaren 13a
13:05
Entzun

Gaur goizean aurkeztu du Koldo Izagirre idazleak (Pasaia, Gipuzkoa, 1953) azken urtebetean ontzen aritu den lana: Bertsoaren harria. Lankurekin kaleratu du —"argitaletxe homologatuetan" kabidarik izango ez zuen susmopean—, eta bertako koordinatzaile Maite Agirrezabalagak "bertsoak eta eskulturak sortutako ondarea ikusarazi eta izan ziren garaietako gertakariak berreskuratzeko" balioko duen lan moduan deskribatu du argitalpena.

21 dira Euskal Herrian sakabanatuta dauden bertsolarien eskulturak; Araban salbu, gainontzeko beste sei probintzietan daude: Basarri Zarautzen (Gipuzkoa), Joan Etxamendi Luzaiden (Nafarroa), Mattin Ahetzen (Lapurdi), Balendin Enbeita Bilbon... Bertsolaritzaren ondare fisiko eta sinbolikoaren parte dira, eta hori gogoan osatu du kontakizuna Izagirrek: harriei eman die ahotsa, eta historiako pasarteak ekartzearekin batera, fikzioa ere baliatu du idazleak, narrazioa osatzerakoan ikusi dituen hutsuneak osatzeko. Egilearen hitzetan, "21 monologo dira", argazkiz lagunduta datozenak.

Iragan astean argitaratu zuen Berria-k liburuaren aurrerapen bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.