Indarkeria matxista

Gizonezko bat ikertzen ari dira Lasarte-Orian, sexu abusuengatik

Emakume batek salatu du goizeko seirak aldera egin diola eraso, Hipodromoko etorbidean

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Lasarte-Orian, iazko urrian. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko ekainaren 13a
19:36
Entzun

Ertzaintza sexu abusu salaketa bat ikertzen ari da Lasarte-Orian (Gipuzkoa), emakume batek jarritako salaketaren harira. Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du biharko, 18:30ean, Okendo plazan, erasoa salatzeko. Lasarte-Oriako Udalak ere erasoa gaitzetsi du, eta bat egin du mugimendu feministaren deialdiarekin.

Udalak adierazi duenez, emakumea Euskotrenen geltokiaren ondoan zegoen gizonezko bat bapatean ikutuak" egiten hasi zaionean, baimenik gabe.

"Emakumeen aurkako edozein indarkeria mota –fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala– bortxaketa eta oinarrizko giza eskubideen urraketa da", adierazi du Udalak. Erasoa jasan duen emakumeari Gizarte Zerbitzu, Berdintasun, Kooperazio eta Osasun arloko udal baliabideak eskaini dizkio.

Udalak nabarmendu duenez, "indarkeria matxistak gure gizartean lekurik ez izatea ez da bakarrik erakunde publikoen lana, herritar guztiena baizik". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.