Abortua

Abortua mugatzeko neurriak hartu ditu Norvegiak 40 urtean lehen aldiz

Zentro eskuinak gehiengo absolutua du parlamentuan, eta horri esker atera da aurrera neurria.

Erna Solberg lehen ministroa. LAURENT GILLIERON, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 14a
07:27
Entzun

Abortuaren legea moldatzea izan zen Erna Solberg lehen ministroak Alderdi Demokristuarekin hitzartutako akordioaren puntuetako bat. Orain arte, umeki bat baino gehiago zeuden kasuetan emakumearen esku zegoen abortu selektiboa egiteko aukera, lehen hamabi asteetan. Aurrerantzean, ordea, batzorde batek hartuko du azken erabakia.

Erabakia hartzeko garaian, adituek aintzat hartuko dute zer adin duen emakumeak, zenbat haur dituen bere kargu, gaixotasun larriren bat ote duen, eta zer egoeratan dagoen haren familia. Parlamentuan izandako eztabaidan, ezkerreko alderdiek ohartarazi zuten abortatzeko eskubidean oztopo gehiago jartzeko lehen urratsa izan zitekeela hori. Baina neurriak 105 diputaturen aldeko botoa jaso zuen, eta 64k bozkatu zuten aurka.

Proposamenak protesta ugari eragin ditu. Martxoaren 8an, esaterako, abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio ugari egin zituzten hiriburuan, Defendatu abortatzeko eskubidea, desagerrarazi batzordeak lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.