Ada Colauk Bartzelonako alkate izaten jarraituko du Vallsen hiru botori esker

Sozialisten eta BCN Canvi-Cs-eko zinegotzien erdien babesarekin Colau alkate izango datozen lau urteetan. Sant Jaume plazan bildutako jendetzak txistu egiten du Colauren izena entzuten den bakoitzean. PDeCATeko Joaquim Forn presoak parte hartu du izan da, bere zinegotzi karguari zin egiteko. 

Ada Colau, aginte makilarekin. QUIQUE GARCIA
Irune Lasa.
2019ko ekainaren 15a
19:20
Entzun

Ustekaberik ez da izan, eta atarian protesta txistuak entzuten zirela jakin da En Comu Podemeko Ada Colauk Bartzelonako alkate izaten jarraituko duela. Bozketaren emaitzari buruzko ziurgabetasun bakarra, Colauk Manuel Vallsen BCN Canvi-Cs-eko zenbat boto izango zituen jakitea zen, sozialisten boto guztiak lotuta zituela jakinda. Azkenean, Vallsen alderdiko hiru boto jaso ditu, orotara 21 boto bilduz.

Bozketaren emaitzak ez du abegi onik jaso udaletxearen parean, Sant Jaume plazan bildutakoen artean. Duela lau urteko argazkian Colauk jendetzaren babesa izan bazuen, oraingoan ozen entzun dira txistuak bozen irakurketa amaitzerako, baita aurretik ere, Ada Colauk, Jaume Collbonik eta Vallsek euren karguei zin egin dietenean. Aldiz, preso dagoen PDeCATeko Joaquim Fornen zin egitea txalotu egin dute plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.