Indarkeria matxista

Gizon batek larri zauritu du bere bikotekide ohia, autoarekin harrapatuta

Sopelako udaletxearen aurrean eginiko elkarretaratze. BERRIA
2019ko ekainaren 15a
19:57
Entzun

Goizeko 06:00etan gizon batek bi emakume harrapatu ditu bere autoarekin Sopelan (Bizkaia); horietako bat bere bere bikoteki ohia da. Auto baten kanpoalden zeuden bi andreak, eta gizonak haien aurka egin du zuzenean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi emakumeak Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte; bikotekide ohia larri zaurituta. Erasoa egin ondoren, gizonak ihes egin du, baina bi ordu geroago atxilotu dute Sestaon (Bizkaia), autoa haren etxetik gertu aurkitu ostean.

Gizonak 26 urte ditu. Genero indarkeria delitua leporatu dio Ertzaintzak.

Erasoa gaitzesteko, Sopelako Udalak elkarretaratzea antolatu du eguerdian. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak ere «irmo» salatu du gertatutakoa, Interneteko sare sozialetan. Babesa agertu die zauritutako bi emakumeei, eta gizon eta emakumeen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko deia egin du, "emakumeen kontrako indarkeriak gure gizartean tokirik izan ez dezan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.