Kirola

Erremonte txapelketa


Berria Txapelketa

Ansa II eta Arruartek Berria Txapelketa 2019 irabazi dute

Finalean 40-31 gainditu dituzte Goikoetxea V eta Aizpuru III borrokalari batzuk

Berria Txapelketako finalistak eta Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.
Berria Txapelketako finalistak eta Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2019ko ekainak 16

Ansa II eta Arruartek irabazi dute Berria Txapelketaren lehenengo edizioa, finalean, Goikoetxea V eta Aizpuru III 40-31 gainditu eta gero. Gorriz jokatzen zutenak ziren faborito eta pronostikoa bete zuten, hori bai majo izerditu behar izan zuten txapela irabazteko.

Goikoetxea eta Aizpuruk gauzak zail jarri zizkieten bikote urnietarrari eta azkenean Ansak erabaki zuen garaipena azkenenengo hamar tantuetatik bederatzi egin eta gero. Partidua 28na berdinduta zegoen eta 12 eta 3ko bolada batek erabaki zuen txapela. 

Ordura arte beti agindu zuten markagailua gorriek, baina inoiz ez zuten lortu partidua haustea. Abantailak bi, hiru et lau tantokoak ziren, bostera ere iritsi ziren momentu batzutan, baina urdinek beti lortzen zuten hurbildu eta partidua berdintzea, nahiz eta inoiz ez ziren aurretik jarri aukerak izan arren. 

Azkenean Ansak hartu zuen aginte makila eta bere beso indartsuarekin fianalean nagusitzea lortu zuten gorriek. 26 tanto egin zituen guztira aurrelaro gorriak eta hiru akats bakarrik egin zituen. Arruartek ongi lagundu zion eta ez zuten arrisku handiriik hartu. Beraien helburua ahalik gutxien hutsegitea zen. Urdinak saiatu ziren Arruarte estutzen baina errebotean ongi aritu zen atzelari urnietarra.

Goikoetxeak 13 tanto egin zituen eta ez zuen helburu nagusia lortu. Hala ere asko borrokatu zuten bi urdinek. Aizpuruk amaieran ezin izan zuen bikotea eutsi Ansaren indarraren aurrean.