Donostian eraso bat jasan ondoren larri zegoen gizona hil egin da

Igande goizean eraso zioten, Gros auzoan. Erasotzailearen edo erasotzaileen bila dabil Polizia.

Gros auzoa, artxiboko argazkian. ANDONI CANELLADA, FOKU
2019ko ekainaren 17a
07:14
Entzun

Oso larri zegoen 61 urteko errenteriar bat, atzo Donostiako Gros auzoan eraso bat jasan ondoren, eta hil egin dela jakinarazi dute. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, igandeko 10:00 aldera eraso baten abisua jaso zuten udaltzainek. Gros auzoan izan zen, Mirakruz kaleak Galtzada Nagusiarekin bat egiten duen lekuan. Iritsi zirenerako, lurrean eta odoletan aurkitu zuten 61 urteko gizona. Larrialdi zerbitzuek eraman zuten ospitalera, oso larri zegoela.

Erasotzailearen edo erasotzaileen bila dabiltza Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Zer gertatu zen ikertzen ari dira, erasoa zerk eragin zuen jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.