Argentina

Peronismoak irabazi ditu hauteskundeak Argentinako hiru probintziatan

Urrian egingo dituzte presidentetzarako bozak. Argindar itzalaldi batek zailtasunak eragin ditu hauteskundeetan.

Argentinako San Luis probintziako hautesleku bat, argirik gabe. MARCELO LACERDA / EFE
2019ko ekainaren 17a
10:39
Entzun

Argentinako oposizioak garaipena eskuratu du atzo Argentinako lau probintziatan izandako bozetan. Peronismoak irabazi ditu bozak Formosa eta San Luis eskualdeetan; hurrenez hurren, Gildo Insfran eta Alberto Rodriguez Saa hautatu dituzte berriz gobernadore izateko. Santa Fen ere garaipena lortu du Omar Perottik, sozialistei irabazi ondoren. Tierra del Fuego probintzian ere peronistak izan dira garaile, baina estuagoak izan dira emaitzak, eta bigarren itzulia egin beharko dute datorren igandean.

Atzokoekin, 14 probintzia berritu dituzte aurten denera, eta horietatik bederatzitan lortu du garaipena peronismoak. Bakar batean soilik irabazi du Mauricio Macri presidenteak bultzatutako hautagaiak. Krisi ekonomikoak kaltetu du Macri presidentearen irudia, eta atzoko bozak ere kolpe bat izan daitezke harentzat, urrian presidentetza hauteskundeak egingo dituztela kontuan hartuta.

Zailtasunak ere izan zituzten atzoko bozetan, Argentinan, Uruguain eta Brasilgo, Paraguaiko eta Txileko zenbait lekutan izandako itzalaldi handi baten ondorioz. Argindar enpresek eta Argentinako Energia Ministerioak azaldu dutenez, kostaldean izandako ekaitzek eragin zuten sistema elektrikoak huts egin izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.