Gure Artea sariak

Gure Artea sariak, Miren Arenzana, Sahatsa Jauregi eta Xabier Arakistain artistentzat

18.000 euro jasoko ditu bakoitzak.

Ainhoa Larrabe Arnaiz -

2019ko ekainak 17

Nork bere eremuan egindako lanagatik jaso dute saria. Ibilbide artistikoa saritzen duen modalitatean, Miren Arenzana Letamendik (Bilbo, 1965) jasoko du Gure Artea saria. Sorkuntza lana aitortzeko saria Sahatsa Jauregi Azkaraterentzat (Itaparica, Bahia, 1984) izango da, eta arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria, berriz, Xabier Arakistain Ezenarro Arakis-entzat (Bilbo, 1966). Irailaren 17an egingo dute sariak banatzeko ekitaldi ofiziala, Gasteizko Artium museoan.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak azaldu duenez, euskal artisten lana "ikusgarri" egiteko baliagarriak dira sariak; zehazki, bi Gure Artea sariek bi helburu nagusi dituztela azaldu du. "Arte plastikoen eta ikusizko arteen eremuan, Euskadin egiten den lan bikaina goratzea da lehen xedea. Maila handiko sortzaileak ditugu hemen, eta komunitate artistikoaren aitortza badute gehienetan, baita nazioartekoa ere bai". Iradoki duenez, gizartearen aitortza falta dute arteek, baina. "Uste dut, Gure Artea sariek lortzen duten gauzarik garrantzitsuena euskal gizartearen errekonozimendua hori ematea dela". Bigarren helburu bat ere aipatu du sailburuak. "Sariek aukera ematen dute artistei buruz hitz egin dezagun eta beraien sorkuntzaz eta beraien lanaz hitz egin dezagun".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna