FUTBOLA

Michel Platini atxilotu dute, ustelkeriagatik

2022ko Munduko Koparako Qatar aukeratzean eroskeria leporatu dio Frantziako Finantza Fiskaltzak Europako Futbol Federazioko (UEFA) presidente ohiari. 

2019ko ekainaren 18a
13:12
Entzun

Ez da lehen aldia Frantziako jokalari ohia Qatarko ekitaldiaren inguruko irregulartasunekin nahastuta ageri dela. 2016an, Frantziako Finantza Fiskaltzak aurre-ikerketa bat ireki zuen, ustelkeria pribatua, konspirazio kriminala eta norberaren interesen alde iruzur egitea leporatuta. 2016an, halaber, Nazioarteko Futbol Federazioko (FIFA) Batzorde Etikoak zortzi urteko zigorra ezarri zien Platiniri eta Joseph Blatter FIFAko presidente ohiari, ordainketa desleiala leporatuta.

Suitzako Fiskaltzaren arabera, Blatterrek 1,8 milioi euro ordaindu zizkion Platiniri, 1999 eta 2002 artean egindako obra batzuen truke. Ordainketa hori, baina, 2011n egin zuen Blatterrek, hain zuzen, UEFA beste lau urtez FIFAko buru izateko babesa eman zionean. FIFAko Etika Batzordeak aintzat hartu zuen Suitzako Fiskaltzaren ikerketa Blatter eta Platini zigortzeko. 

Platinik eta Blatterrek Kirola Arbitratzeko Epaitegira (TAS) jo zuten, eta hark lau urtera murriztu zuen zigorra. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.