INDARKERIA MATXISTA

Mugimendu feministak dei egin du Urruñako hilketa salatzera

Astelehenean etxean hilda aurkitu zuten Nayie Nervi 81 urteko emakumea. Poliziak uste du bikotekideak hil zuela, eta gero bere buruaz beste egin zuela gizonak.

Urruñako herrigunetik aldendutako etxe batean aurkitu zuten bikotea hilik. GUILLAUME FAUVEAU
Garikoitz Goikoetxea.
2019ko ekainaren 20a
07:16
Entzun

Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar Urruñan (Lapurdi), asteleheneko hilketa salatzeko. Etxean hilda aurkitu zuten Mayie Nervi 81 urteko emakumea, tirokatuta; haren bikotekidea ere hilik aurkitu zuten. Poliziaren hipotesia da gizonak hil zuela andrea, eta gero bere buruaz beste egin zuela.

Mugimendu feministak ohartarazi du Urruñako hilketa ez dela "eraso bakan gisa" ulertu behar, baizik eta emakumeen aurkako indarkeriaren zati gisa. Hortaz, ardura hartzeko deia egin du: "Apustu ausartak eta neurri sakonak beharrezkoak dira. Hitzetatik praktikara pasatzeko garaia da". Autodefentsa feministaren aldarria egin du.

Urruñan, herriko etxe aurrean egingo dute protesta, 18:30ean. Protestak dituzte Donostian (18:30), Gasteizen (19:00), Bilbon (19:30) eta Iruñean (20:00).

BERRIAren hilketa matxisten mapan, 2003tik indarkeria matxistak hildako 99. emakumea da Nervi —11 ume ere hil dituzte—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.