Munduko Kopa

Ezusterik gabe amaitu da lehen fasea

Faborito guztiak sailkatu dira final-zortzireneterako, eta sailkatuen artean dira Afriako bi selekzio: Kamerun eta Nigeria. Bihar ekingo zaie kanporaketei Ingalaterra-Kamerun partidarekin

ainara arratibel gascon
2019ko ekainaren 21a
17:41
Entzun

Ez du ezustekorik utzi Frantzian eta Bretainian jokatzen ari den Munduko Kopako multzoko faseak. Espero bezala faborito guztiek aurrera egiten dute, tartean Europako zortziak. Nigeria, Txina, Brasil eta Kamerun izan dira hirugarren gisa aurrera egin duten taldeak azkenean. Joko aldetik, faboritoen artean Japonia eta Alemania izan dira estuen aritu direnak Kanada edo Ingalaterra bezalako selekzioek  partida oso serioak jokatu dituzte, eta txapelketa irabazteko hautagai izan daitezkeela erakutsi dute. Nabarmendu, halaber, Afrikako bi selekzio sailkatuen artean daudela: Kamerun eta Nigeria.

Jokalarien artean hiru izen nabarmendu behar dira: Miraildes Maciel Mota 'Formiga' eta Marta Vieira brasildarrena eta Alex Morgan estatubatuarrarena. 41 urterekin Formiga emakumerik zaharrena da Munduko Kopa bat jokatzen; Marta, berriz, inoizko golegile onena da. Bost Munduko Kopa jokatu ditu aurrelariak, eta Italiaren aurka hamazazpigarren gola sartu zuen. Morganek, berriz, bost gol sartu zizkion Thailandiari.

Ikusle aldetik, antolatzaileak pozik daude estadioetan bildutako jende kopuruarekin. Zale gehien bildu zituen norgehiagoka AEBek eta Txilek jokatutakoa izan zen. 45.594 zale bildu ziren Parisko Printzeen Parkean.

Bihar hasiko dira final-zortzirenetako partidak, eta koadroa ikusita hiru kanporaketa dira erakargarrienak: Norvegia-Austaria, Frantzia-Brasil eta Suedia-Kanada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.