Musika

Berri Txarrak taldeak Adarra Saria jaso du

Donostiako udaletxean egin dute ekitaldia. Taldekideek nabarmendu dute, nazioartean baino, Euskal Herrian bertan behar duela ikusgaitasuna euskal ekosistema kulturalak.

Berri Txarrak taldeko kideak, gaur, Adarra Saria jasotzen. GORKA RUBIO, FOKU
2019ko ekainaren 21a
10:42
Entzun

 Donostia Kulturak banatzen duen Adarra saria jaso du gaur Berri Txarrak taldeak, Donostiako udaletxean. Arratsaldean, kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia antzokian eta, azkenaldian taldearen emanaldietan ohikoa den moduan, sarrera guztiak agortuta daude.

Taldeak eskerrak eman ditu sariarengatik; nazioartean izandako oihartzunagatik eman diote saria, eta Gorka Urbizu abeslariak adierazi du euskal ekosistema kulturalari Euskal Herrian eman behar zaiola batez ere ikusgaitasuna, nazioartean baino lehenago. Urbizuk aitortu du "kristalezko sabai batzuk" haustea lortu dutela, baina "salbuespena" izan direla euskal musikarien artean: "Hemen bertan dugu baitailarik handiena", esan du abeslariak, eta "han bai, baina hemen ere bai" esanez amaitu du hitzaldia.

Eneko Goia Donostiako alkateak Berri Txarrak-en lana goraipatu du. Haren esanetan, "euskal musikaren eredu" da taldea.

Berri Txarrak-ekoak AEBetatik eta Mexikotik egin duten biratik iritsi dira duela gutxi, eta udako kontzertu saila prestatzen ari dira orain buru-belarri. Horien artean, emanaldi berezia izango den Kobetamendikoa. BERRIAk taldeari eginiko elkarrizketa argitaratu du gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.