Ezbeharra

Gutxienez zazpi pertsona hil dira Kanbodian, eraikin bat erorita

Sihanoukville hirian gertatu da ezbeharra; 22 dira zaurituak eta 30 inguru hondakinen artean harrapatuta egon daitezkeela ohartarazi dute.

Erreskate taldeak lanean. ROS PINA, EFE
2019ko ekainaren 22a
07:40
Entzun

Zazpi pisu zituen eraikinak eta Txinako enpresa batena zen. Iturri ofizialen arabera, zazpi langile dira hildakoak, eta 22 zaurituak. Lerro hauek idazteko unean, ordea, ustez hondakinen artean harrapatuta geratutako 30 pertsona gehiagoren bila jarraitzen zuten.

Sihanoukville hirian izan da ezbeharra, Phnom Penh hiriburutik mendebaldera. Erreskate lanak zailak izaten ari dira, altzairuzko egitura okertuta geratu delako, eta haren gainean hainbat tona hondakin daudelako, edozein unetan erortzeko arriskua dagoelarik.

"Ez gara ausartzen ezer ukitzera. Inor gehiago bizirik dela jakinarazten badigute, gauean zehar saiatuko gara altzairuzko egitura desegiten, eta zaurituak ateratzen", azaldu du Oar Saroeun udal gobernuko eledunak.

Azken urteetan asko handitu da hiria, besteak beste, Txinak egindako inbertsioei esker. Asiako estatuaren Eragin Ekonomikoko Eremuaren baitan dago Kanputxea, eta bertan dauden merkataritza gune eta lantegietatik asko txinatarrak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.