Noiz sortua: 2019-06-22 10:43:28

'Deia'-ko argazkilari batek jasandako ertzainen "erasoa" gaitzetsi dute

Metalgintzako langileen protesta bat jarraitzen ari zen, ostiralean, Bilbon. Borrakada bat eman zioten ertzainek.

Ertzainen oldarraldi bat, ostiralean, Bilbon.
Ertzainen oldarraldi bat, ostiralean, Bilbon. MIGUEL TOÑA / EFE

Berria -

2019ko ekainak 22

Ostiralean, metalgintzako langileen grebaren eta mobilizazioen argazkiak egiten ari zela, ertzainek kolpatu egin zuten Deia-ko argazkilari bat, Oskar M. Bernal. Bilbon bertatu zen, Plaza Biribilaren inguruan. Ostegunean ere tentsio handiak izan ziren manifestarien eta polizien artean, eta ostiral goizean ere halakoa zen giroa.

Ertzainak oldartu egin ziren protestan ari ziren manifestarien kontra, eta han zegoen argazkilaria momentu horretan. Borrakada bat eman zioten poliziek argazkikazetariari, eta lurrera erori zenean bizkarrean kolpeak hartu zituen.

Editorial Iparragirreko —Deia argitaratzen duen enpresako— langile batzordeak ohar bat kaleratu zuen, gertakaria salatzeko. "Ertzaintzaren oldarra oso gertaera larria iruditzen zaigu, kasu honetan modu indiskriminatuan gertatu dena, eta informazioaren profesional bati lesioak eragin dizkiona".

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak ere salatu egin dute argazkilariak jasandako "erasoa", eta elkartasuna adierazi diote lankideari.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna