Etiopia

Estatu kolpe saio bat egin dute Etiopian, eta armadaburua hil dute

Amhara estatuko gobernadorea, Ambachew Mekonnen, eta haren aholkulari bat ere hil dituzte. Armadako iturriek egoera "kontrolpean" dutela zabaldu dute. 

Etiopiako Defentsa ministro Siraj Fegessa. STR/EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 23a
18:50
Entzun

Larunbat goizean Etiopiako armadaburu Seare Mekonnen jeneralarekin biltzekoak ziren Amhara estatuko agintariak, eta bilera hori baliatu zuten kolpistek matxinatzeko Iturri ofizialen arabera, Mekonnen jeneralaren bizkartzain bat izan da hura tirokatu duena.

Armadaburuaz gain, estatuko gobernadore Ambachew Mekonnen eta haren aholkulari bat ere hil dituzte. Armadako iturriek, ordea, adierazi dute "kontrolpean" dituztela matxinatutako militarrak. Asamnew Tsige jeneral disidentea egin dute kolpearen erantzule, eta haren bila dabiltza militarrak.

Duela astebete inguru Tsigek berak esan zien herritarrei armak har zitzatela "beren buruak defendatzeko". Hark zuzentzen duen mugimenduaren helburua da Tigrai, Afar, eta Benishangul-Gumuz eskualdeak eta Eritreako zenbait eremu batzea. Duela hamar urte ere egin zuen antzeko ahalegin bat, eta espetxeratu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.