Hilberria

Dave Bartholomew tronpeta jotzailea zendu da, 100 urterekin

New Orleanseko ikurretako bat zen, rock and rollaren sortzaileetako bat Fats Domino pioano jotzailearekin batera.

Barholomew, ezkerrean, eta Domino, makurtuta, 1977an. KLAUS HILTSCHER
2019ko ekainaren 24a
13:23
Entzun

Bere familiak jakinarazi duenez, New Orleanseko (AEB) musikaren ikurretako bat, Dave Bartholomew, hil berri da, 100 urterekin. Ekoizlea, konposatzailea eta tronpeta jotzailea, 1950eko hamarkadan Fats Domino piano jotzailearekin egindako ibilbideagatik da ezagun; rhythm and blues eta el boogie-woogie soinuak oinarri hartuta rock and roll-aren oinarriak jarri zituzten.

Edgard herrian jaio zen (Luisiana, AEB) Bartholomew 1918ko abenduaren 24ean, Mississippi ibaiaren ertzean. Baina handik 60 kilometrora bihurtu zen musikaren ikurretako bat, New Orleansen. Jazza eta Louis Armstrong izan ziren bere lehen inspirazio iturri, eta gaztetan New Orleanseko hainbat orkestra eta talderekin jo zuen. 1949an Fats Domino ezagutu zuen eta elkarrekin sortu zuten The Fat Man abesti ezaguna, rock and rollaren lehen abesti arrakastatsuetako bat.

Domino-Bartholomew bikotearen ibilbidea beste edozeinena baino distiratsuagoa izan zen 50eko hamarkadan AEBetan lau eskutara idatzitako abestiei esker, adibidez, Ain't That a Shame. Brtholomewk, gainera, ekoizle bezala ere utzi zuen arrastoa Blueberry Hill grabatuz, Dominoren abesti famatuenetako bat. Bartholomewren ukituek eta erritmoaren zentzuak arrakasta handia izan zuten eta Lloyd Price, Smiley Lewis eta Shirley & Leerekin egin zuen lan, besteak beste.

AEBetako rock and roll-aren Famaren Aretoan eta Konposatzaileen Aretoan sartu zen, eta bere ibilbidea sarituz Grammy bat eman zioten. Berarekin New Orleansek musikaren beste ikur bat galdu du, azken aldian Dr. John (duela hiru aste), Fats Domino (2017) eta Allen Toussaint (2015) hil eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.