Lan istripua

Langile bat hil da Arbizun lan istripuan

Lakber Mecanizados enpresan ari zen lanean, eta 35 urte zituen.

Lan istripuen kontrako elkarretaratze bat, Azpeitian (Gipuzkoa). Artxiboko irudia. JON URBE, FOKU
2019ko ekainaren 25a
07:34
Entzun

Foruzaingoak jakinarazi duenez, gaur goizean langile bat hil da Arbizun (Nafarroa). Lakber Mecanizados enpresan ari zen lanean, eta makina batek harrapatuta zendu da. Hil den langileak 35 urte zituen eta Etxarri Aranatzen bizi zen.

Mediku zerbitzuak eta suhiltzaileak ezbeharraren tokira joan dira, baina ezin izan dute ezer egin langilearen bizia salbatzeko, eta haren heriotza baieztatu dute. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Lakber enpresa Lakuntzakoa da, baina Arbizun ere badu lantegia. Sakana Kooperatibako kide da enpresa hori.

LAB sindikatuak salatu duenez, Euskal Herrian aurten hil den 27. langilea da; bederatzigarrena Nafarroan. Sindikatuak ezbeharrari lotutako "zirkunstantzia guztiak" argitzeko eskatu die erakundeei eta enpresako arduradunei; "batez ere, kontuan hartuta hiru langile hil direla azken lau urteetan enpresa horretako bi lantegitan", gaineratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.