Indarkeria matxista

Hirugarren gizonezko bat atxilotu dute Bilboko sexu erasoarekin lotuta

Atxilotuak 35 urte ditu. Atzo arratsaldean atzeman zuen Ertzaintzak. Ikerketak irekita jarraitzen du.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Bilbon. Artxiboko irudia. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko ekainaren 26a
07:44
Entzun

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du, joan den astelehenean Bilbon gertatu zen eraso matxistarekin zerikusia duelakoan. Emakume batek sexu eraso bat salatu zuen. Jakinarazi zuen alde zaharreko lokal batean eraso egin ziotela lau mutilek. Haietako bi atzeman zituen astelehen goizean Ertzaintzak, eta atzo arratsaldean atxilotu zuen hirugarrena. Hirurak epailearen esku utzi dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta laugarren erasotzailearen bila ari da Ertzaintza.

Bilboko Udalak aho batez gaitzetsi du erasoa. Ezohiko udalbatza bildu zuten atzo, eta adierazpen instituzional bat irakurri zuen Juan Mari Aburto alkateak. Indarkeria matxistaren aurka ekiteko deia egin dute: "Aktiboki azaldu behar dugu aurka, ez onartuz, isilik ez geratuz, jasan dutenak babestuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.