Gizartea

Alerta ezarri dute Hego Euskal Herrian beroagatik eta sute arriskuagatik

Erribera inguruan 43 gradu arteko tenperaturak espero dituzte eta alera gorria ezarri dute.

Bero handia iragarri dute biharko ere. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2019ko ekainaren 26a
19:14
Entzun

Tenperatura altuak eta  hego-haizea espero dituzte gaurko eta biharko barnealdean, horiek hala alerta horia ezarri dute sute arriskuagatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gorria Nafarroan, zehazki Erribera inguruan. Han 43 gradu arteko tenperaturak espero dituzte datozen egunetan.

Osasun Departamentuak ohartarazi du tenperatura altuak bereziki arriskutsuak izan daitezkeela adingabe, adineko eta haurdunen kasuan, eta arreta bereziarekin jokatzeko eskatu du. Aholkatu dute ur asko edan eta eguzkitan ez egoteko bero gehien egiten duen orduetan.

Bestalde, alerta laranjan daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, tenperatura altuak direla eta. Ostiralerako nabarmen murriztuko da beroa kostaldean, baina ez hala Araba erdian eta hegoan. 

Bihar, osteguna, 39 gradu arteko inguruko tenperaturak izango dituzte Araba osoan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean. Bi egunotan tenperatura minimoak 17-19 gradukoak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.