Kultura

Nathy Peluso eta The Skatalites Atlantikaldian ariko dira

Irailaren 19tik 22ra egingo da jaialdia Errenterian

The Skatalites. BERRIA
Berria
2019ko ekainaren 27a
15:56
Entzun

Atlantikaldia Errenteriako Udalak antolatzen duen kultur topagune eta musika jaialdiko kartelburuak Nathy Peluso, Abdul and The Gang, BIM Benin International Musical eta The Skatalites izango dira, gaur antolatzaileek aurreratu dutenez.  Lehendakari Agirre plazako agertoki nagusian joko dute guztiek, eta Iker Tolosa jaialdiaren zuzendariak adierazi duenez, "bereziak eta bakarrak" izango dira emanaldiak: "Duela lau urte abiatutako Itsas Elkarrizketekin jarraituko dugu, kanpoko eta hemengo musikarien artean kolaborazioak eta egonaldiak sustatuz". Hala, jaialdiaren lehenengo egunean, 19an, Oreka TX eta San Salvador taldeek elkarrekin ikuskizun bat eskainiko dute, zeina Niessen kulturgunean egingo duten egonaldi baten emaitza izango den.

[youtube]https://youtu.be/Dua-Mh73Y2k[/youtube]

Jaialdiaren beste gune batzuetan egitaraua osatuko duten musika emanaldi gehiago ere izango dira, eta datozen asteetan emango dute horien berri.

Musika jaialdiaz gain, kultur topagune ere bada Atlantikaldia, eta horren egitaraua osatzeko eragileek bidaliko proposamenak baliatu ditu. Hain zuzen ere, 75 ekintza inguru izango dituen egitaraua osatzen ari da orain jaialdiaren lan taldea: musika, dantza, gastronomia, erakustaldiak, kaleko artea, kirola...

Bestalde, aurretik iragarri bezala, Errenteriako Udalak, Etxepare Euskal Institutuak eta Dance Base Eskoziako Dantza Zentro Nazionalak elkarlanean sustatutako Atlantik 1050 proiektua Atlantikaldian aurkeztuko dute.

Errenteriako Savanna estudioko Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandum eta Daniel Delgado ‘Pistachie’ ilustratzaile mexikarraren arteko elkarlanaren emaitza da aurtengo irudia eta kartela: ozeano Atlantikoaz bestaldeko Marea Bizien erritua islatu nahi izan dute bertan, mexikar magia  oinarri hartuta. "“Atlantikaldiaren atmosfera sortuko duten b jainkosa mexikar irudikatu dituzte konjuru bat egiten”, azaldu du Aizpea Otaegi alkateak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.