ESKUBALOIA

Zortea izan du Bidasoak zozketan

Suediako Savehof, Eslovakiako Tatran Presov, Finlandiako Cocks, Mazedoniako Eurofarm Rabotnik eta Portugalgo Sporting izango ditu aurkari Bidasoak Txapeldunen Ligan. Irundarrek ez dute inoiz jokatu talde horien kontra Europako lehiaketetan.

2019ko ekainaren 27a
06:10
Entzun

Irundarrek hamar partida jokatuko dituzte ligaxkan, bost Artalekun eta beste bost etxetik kanpo. Lehen bi sailkatuek joan-itzuliko kanporaketa bat jokatuko dute D multzoko aurreneko bi taldeen kontra. Kanporaketa horretako irabazleek Top 16a jokatuko dute, A eta B multzoetan bigarren postutik seigarrenera sailkatutako talde baten aurka —klub indartsuenak ariko dira bi multzo horietan—. Final-laurdenak, eta urtero legez, Kolonian (Alemania) jokatuko den Lauko Finala etorriko lirateke gero.

Zozketarekin konforme azaldu da Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzailea. «Ustez, ondo joan da zozketa, itxuraz, beste multzoan aurkari zailagoak baitaude: Dinamo Bukarest eta Kadetten Schaffhausen, besteak beste». Cuetarak mailaketa bat egin du Bidasoaren multzoan. «Sporting dago guztien gainetik, eta haren azpian Tatran Presov eta Savehof. Gero Cocks, Eurofarm eta gu gaude». Argi du zein den helburua. «Klubak makina bat urte daramatza Txapeldunen Liga jokatu gabe, eta aukera eder hau aprobetxatu behar dugu. Gozatu egin nahi dugu, eta noski, ahal degun lehiakorren izan. Lehenbiziko neurketek zehaztuko dute non gauden beste aurkarien aldean». 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.