Indarkeria matxista

Abadiñoko gizon bati hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote sexu indarkeriagatik

Udalak babesa azaldu die erasoak jasan dituzten Abadiñoko hiru emakumeei; udalak eta Durangaldeko herriko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu dute astelehenerako.

2019ko uztailaren 4a
18:32
Entzun

Abadiñoko Udalak (Bizkaia) jakinarazi duenez, herriko gizonezko bat hamahiru urteko espetxe zigorrera zigortu du Espainiako Auzitegi Gorenak, Abadiñoko hiru emakumeren kontrako "etengabeko sexu indarkariagatik". Ohar batean azaldu duenez, hiru biktimetako bi adingabeak ziren erasoak pairatu zituzten bost urteetan.

Udalak gaitzetsi egin du eraso "larria", eta "babes osoa" eskaini die hiru emakumeei. Adierazi die haien eskura jartzen dituela behar dituzten udal baliabide guztiak.

Halaber, biktimen hitza auzitan jarri dutenen jokabidea salatu du udalak. Biktimei bizitakoak eragin dien mina "areagotu" dutela nabarmendu du.

Durangaldeko mugimendu feministak eta Abadiñoko Udalak elkarretaratzera deitu dute astelehenerako, hilak 8. 20:00etan egingo dute, Txanporta plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.