Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten, emazteari eraso egiteagatik

Ertzaintzak jakinarazi duenez, borra batekin egin zion eraso emakumeari buruan, eta lepoan zauritu zuen labana batekin. Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute (Barakaldo, Bizkaia).

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio bat, Iruñean. Artxiboko irudia. IñIGO URIZ, FOKU
2019ko uztailaren 5a
14:40
Entzun

Gizonezko batek bere emazteari eraso egin zion, atzo, etxean zirela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu du borra batekin jo zuela buruan eta labana batekin lepoan zauritu zuela. Ertzaintzak atxilotu egin du erasotzailea. 64 urteko gizonezkoa da.

Ertzaintzak 15:30 aldera jaso zuen abisua, eta etxebizitzara iritsi zirenean bizilagun baten etxean aurkitu zuten emakumea. Senarrarengandik ihesi hartu zuen babes han. Emakumea odoletan zegoen. Poliziari jakinarazi zion senarrak borra batekin kolpatu zuela. Ondoren aurkeztu zuen salaketan, lepoan labana bat sartu zioela ere adierazi zuen.

Erasoa jasan zuen biktima Gurutzetako ospitalera bidali zuten anbulantzia batean, medikuek artatu ondoren.

Bitartean, Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen, bikotearen etxebizitzan. Gaur epailearen esku utziko dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.