Urnieta, Gipuzkoa, 1979

Jokin Lizeaga

2019ko uztailaren 5a
14:54
Entzun

Txirrindularitzak piztu zion zion grina, ia-ia profesionaletara jauzi egin zuen arte. Gerora, heziketa fisikoko ikasketak egin zituen Gasteizen, eta, bizikleta alboratu, eta mendi lasterketen munduan murgildu zen, lagun batek bultzatuta. Azkar hasi zen garaipenak batzen, eta, urte gutxiren buruan, mendi lasterketetako euskal selekzioaren deia jaso zuen. Mundu guztian barrena lehiatzen ibilitakoa da urnietarra, eta berea du inoiz euskal herritar batek Munduko Kopan lortutako lehen garaipena. Zegama-Aizkorri lasterketan ere bera izan da lau ordutik jaisten lehen euskal korrikalaria. Iaz istripua izan zuenetik, ez da berriro lehiatu. Hala ere, oraindik ez du erretiro hitza entzun nahi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.