Europako Banku Zentrala hustuko dute, Bigarren Mundu Gerrako bonba bat dela eta

Frankfurt hirian egiten ari diren indusketa lanak direla-eta aurkitu dute lehergailua. Igandean hasiko dituzte bonba desaktibatzeko lanak.

Europako Banku Zentralaren eraikina, Frankfurten. BORIS ROESSLER
Nagore Arin.
2019ko uztailaren 5a
20:19
Entzun

Tona erdi pisatzen du, eta Bigarren Mundu Gerran du jatorria. Frankfurt hiriaren erdigunean egiten ari diren indusketa lanak direla-eta aurkitu dute lehergailua. Igandean hasiko dituzte desaktibazio eta ebakuazio lanak. Guztira, 16.500 herritar lekualdatuko dituzte, eta inguruan kokatuta dauden instalazio eta zerbitzu ugari itxiaraziko; horien artean, Europako Banku Zentrala.

"Bankuaren funtzionamenduak ez du zeharkako kalterik jasango", adierazi du erakundeko bozeramaileak. "Neurriak hartu ditugu langileek beste leku batzuetatik lan egin dezaten bermatzeko". Bankuaren egoitza ezaguna ebakuazio lanak egin behar dituzten eremuaren erdigunean dago; beraz, ezinbestekotzat jo dute eraikina hustea.

Igande goizean hasiko dira lehergailua desaktibatzeko lanak. Ez dute zehaztu noiz arte iraungo duten, baina, aurreikuspenen arabera, arratsaldeko 18:00ak aldera amaituko dituzte. Lanek iraun bitartean, moldatu egingo dituzte hiriko garraio publikoen ibilbideak. Autobusak, tranbiak eta metroak ezingo dira eremu horretatik igaro. Herritarren lekualdatzea dela-eta, zentro bat prestatuko dute, nora joan ez duten herritarrak bertan egoteko aukera izan dezaten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.